Liveblog kontzeptuaren euskarazko bertsio bat sortu dugu
Blogbizi atalarekin Sustatun. Duela aste batzuk jarri genituen sarean lehenengo bi adibideak,
itsasoko ekaitza ilustratzeko bat,
Topagunearen jardunaldi bat kontatzeko bestea, eta datorren astelehenean, hilak 28, beste bat aktibatuko dugu, Norabidea ekimenak antolatutako mahainguru baten berri emateko.
Blogbizi produktua Eusko Jaurlaritzako HPSren laguntzari esker garatu da.
Liveblog bat da informazio bit txikien bidez etengabe eguneratzen den albistegi digitaletako atal bat. Ikus adibide batzuk:
Euskarazko liveblog saioak egin izan dituzte agerkari euskaldunek, baina gehienetan kanpoko zerbitzu bat erabili izan da. Azken aldi honetan
Storify da ohikoena horretarako. Eurovision/Euskovisioneko jarraipenerako
CoverItLive izeneko tresna ere erabili zuen Sustatuk bere garaian. Ikus adibideak:
Tresna horiek praktikoak dira, baina edukia zure webgunean txertatzen duzunean, iframe baten bidez egiten duzu, eta horrek esan nahi du edukia, izatez, berez Storifyn edo Coveritlive-n dagoela, ez zure webgunean.
Blogbizik abantaila hori du guretzat, edukia Sustatun gordetzen da, bertan indexatzen.
Hurrengo blogbizia: Kataluniako prozesua eta Norabidea
Hurrengo
blogbizi adibidea datorren astelehenean aktibatuko dugu, apirilak 28, 19.30ak aldera (lehentxoago hasiko gara). Norabidea izeneko ekimenak honako pertsona hauek gonbidatu ditu, Kataluniatik:
Mahaingurua izango da Donostiako San Telmo museoan. Sustaturen bidez jarraitzeko, konektatu astelehenean hona: sustatu.com/blogbizi .
Mahainguruaz gain, Norabidea bloga ere aurkeztuko da ekitaldi horretan. Oraingoz, zazpi eragile ari dira proiektua sustatzen: Berria, Hamaika telebista, Udalbiltza, Gaindegia, Manu Robles Arangiz fundazioa, Ipar Hegoa fundazioa eta Euskal Nazionalismoa XXI Mendean masterra. Proiektua irekita dago, eta litekeena da sustatzaile gehiago gehitzea aurrerantzean.
Berrian argitaratu denez, Norabidea zera izango da: "Burujabetzaz, erabakitzeko eskubideaz, autodeterminazioaz, independentziaz, autogobernuaz, gure herriaren egituraketaz, garapenaz edota nortasunaz gogoeta egiteko blog bat izango da; azken batean, gure herriaren norabideaz gogoeta egiteko gune bat.
Erantzun
Sartu