Teknologia albisteak

OpenStreetMap-en oinarritutako akuarela mapak eta beste zenbait datu-berrerabilpen

Erabiltzailearen aurpegia
2013-07-03 : 10:15
OpenStreetMap-eko datuek, bere irekitasunari esker, gero eta erabilera gehiago dituzte. Adibidez, nola sortu dituzten akuarela imitatzen duten mapak Stamen diseinu agentziakoek. Datuen berrerabilpenerako jaio den beste proiektu interesgarri bat OpenCage Data da.

Donostiako irudiarekin ilustratu dugun proiektu hau Stamen diseinu agentziak egin du eta modu berean eskaintzen dituzte beste mapa estilo batzuk eta baita maparen bertsio handi bat deskargatzeko aukera.

Hau eta honelako beste aplikazio asko posible dira OpenStreetMap proiektuaren datu irekitasunari esker. Ez da ahaztu behar gainera, ez gabiltzala mapaz bakarrik, OpenStreetMap-en oinarriak beste datu mota asko bait ditu, hala nola interesguneak, toponimoak, eraikinak, negozioak eta abar.

Hain justu enpresek datuen berrerabilpena errazteko sortu berri da ekimen berri bat, OpenCage Data izenekoa.

OpenCage Data enpresak datu deskarga zerbitzua eskaintzen du, baita ere galbahe, prozesamendu eta formato bihurketa zerbitzua, beti ere bezeroak behar duen formatura. Helburua da OpenStreetMap-en datuen berrerabilpena erraztea eta enpresa eta zerbitzu gehiagok erabili ahal izatea datu hauek, datubasearen zehaztasun teknikoak sakonean ezagutu beharrik izan gabe.

OpenCage Data-ren inguruan informazio gehiago beraien webgunean: OpenCageData.com

(CodeSyntax-ek gusto handiz parte hartzen du OpenCage Data proiektuan aholkulari moduan / Artikulu hau gure blogean ere argitaratu dugu)

Erantzun

Sartu