Teknologia albisteak

Topaldia jardunaldia, zuzeneko jarraipena

Erabiltzailearen aurpegia
2014-01-30 : 10:35

Proposamena publikotik Jon Sarasuari 'Hiztunpolisa' bloga bihurtzeko. (funtsean erantzun zuen berak ez zuela egingo, liburua egiten hustu egin delako)

twitter


twitter


twitter


twitter


twitter


twitter


twitter

Arratsaldeko saioan orain arteko jarraipen hau egin dizuenak (Luistxo Fernandezek) ezin du egon, baina Hiztunpolis liburuaren ingurukoaz printza batzuk hemen jartzen saiatuko gara.

twitter

Iban Arantzabal: urteak eman ditugu kazetari multimediak lantzen... orain kazetari dinamizatzailea landu guran, herritarrak jarriko dituztenak hedabideetan edukia sortzen.

twitter


twitter


twitter

Arantzabal eta Arexolaleibaren hitzaldian, fokoa batez ere tokiko hedabideetan. Aurkezpenetik pasartea: "Euskaldunen bateragunean eragin behar dute euskal hedabideek: euskal canon-ak
sustatu, euskara jendearentzat kaltegarri diren diskurtsoak auzitan jarri,
euskaldunen autoestimua areagotu, euskararen framing berria eraiki..."

twitter

Iban Arantzabal (Goiena Komunikazio Taldeko kidea eta Hekimeneko presidentea) eta Julen Arexolaleiba (HUHEZIko irakaslea eta “SORguneak” ikertegiko kidea).

twitter

Hedabideen egitekoez gertuko euskal komunitatea indartzeko. Iban Arantzabal, Julen Arexolaleiba. Hauen http://www.slideshare.net/topagunea/to-30617932">aurkezpenak formatu arazoren bat dauka, txiki ikusten da... ea geroago zuzentzen duten.

twitter

Hitzokei edo aditz trinko asmatuekin ere ari dira gauzak saiatzen Ramos eta Anaut. Nahiko lan badute hauek Nafarroako hezkuntza publikoan dabilenarekin... Txalo bero bat.

twitter

Rosa Ramos eta David Anaut: Gazteen motibazioa sustatzeko baliabideak.

twitter

Rosa Ramos eta David Anaut. Blog/erraminta hau aurkeztera datoz.

Msb

Ez dut aipatu, baina irakasleak eredu izatea ere oso garrantzitsua da. Funtsezkoa, esango nuke nik. Esaten duzuenari indarra ematen dio egiten duzuen horrek, ezta? Gainera, kasu batzuetan, euskarazko eredu gertukoena zuek zarete. Ez gara hasiko hemen erlijio irakasleei eskatzen zaien portaera arduratsua eskatzen, baina...

http://eibz.educacion.navarra.es

twitter

Publikotik galdera: Hiztun berriaren kontzeptua beste hizkuntza gutxituetan? Galegoz, neofalante, militantea ere esan nahi du eta ez da gauza bera... Beste hizkuntza batzuetan ez dago terminoa. Nahikoa termino berezia dugu 'euskaldunberria' guk.

twitter

Publikotik: 'euskaldunberria' kategoria ezabatzen joan behar ote garen...

twitter

"Mintzapraktika egitasmoetako parte hartzaileen motibazioaz", Iñaki Iurrebaso, Topaldia.

twitter

Orain arteko aurkezpenak, sarean Topaguneari esker, eta hemen ere itsatsiak

twitter

Xabier Erize motibazioaz

twitter

Iñaki Martinez de Lunaren lehenagoko aurkezpena

twitter

Esti Amorrortu orain hizketan. Bere aurkezpena jada sarean.

twitter

Esti Amorrortuk 3 urteko ikerketa baten berri ematen. Bizkailab taldearen izenean. "Euskal hiztun berrien jarrerak, motibazioak eta identitatea" da proiektu hori, Euskaldunberrien argazki orokorra egitea da helburua,

Deusto Research

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu dute 2014ra arte jakintza polo bat sortzeko, garatzeko eta gizartea berritzeko, Bizkaiko Lurralde Historikoarentzat interes berezia duten esparruetan.

http://www.research.deusto.es

twitter

Mintzapraktika egitasmoetan, jendearen satisfakzioa, bidelari eta bidelagunena, hamarreko eskalan 8.7 ingurukoa bi taldeena gutxi gora-behera. Eta parte-hartzaile kopurua 5 bider biderkatu da 8 urtean. 2012-13 ikasturtean 5.500 mintzalagun baino gehiago izan arte. (Iñaki Iurrebasok emandako datuak)

twitter


twitter

Iñaki Iurrebaso. Bere aurkezpena: "Mintzapraktika egitasmoetako parte hartzaileen motibazioaz."

twitter

Zer egin motibazioarekin? Martinez de Lunak izen zatarreko (aitortua) akronimo batekin amaitu du hitzaldia:
SOEPP: sistemikotasuna, ongi ezagutu (ezagutza zientifikotik), pentsatu, planifikatu

twitter


twitter

Elkarrizketa honetatik, hau ekarri du Martinez de Lunak: "erdaldunekiko errespetuz gure buruari kristoren egurra eman izan diogu eta ematen diogu (...) Ez dugu gatazkarik sortu nahi inorekin, beraz amore ematen dugu segituan eta asimilazio prozesua ari gara elikatzen horrelako jokabideak ditugun bakoitzean."

"Asimilazio kulturalari beste era batera aurre egiten ikasi behar dugu"

Termometroa Unai Larreategi "Asimilazio kulturalari beste era batera aurre egiten ikasi behar dugu" EHEk martxoaren 17an Euskaraz Bizi Eguna egingo du Donostian. Herri mugimendua bide berriak urratzen hasia da, salatzeari eta aldarrikatzeari uko egin gabe, norberak egunerokoan euskaraz bizitzeko egin dezakeenaz hausnartzen ari dira. "Euskalduntasuna abertzaletasuna baino lehenago jartzen baldin badugu, hobeto.

http://www.argia.com

twitter

Luistxoren iruzkin pertsonal bat: Inork militantzia hitza aipatuko ote du Motibazioaren inguruko zera honetan? (eguneraketa, bueno, dei militanteak eta militantzia aipatu ditu bere diskurtsoan Iñaki Martinez de Lunak)

twitter

Iñaki Martinez de Luna. Motibazioaren edo motibazio ezaren bost ardatz: ... (kopiatzen hasi behar ginen baina azkarregi pasatu du diapoa, eta ez dirudi oraingoz aurkezpenak sarean daudenik)

twitter

Xabier Erize. Jendeak euren motiboak ditu eta ez dira aurresuposatu behar, modu sistematikoan galdetu behar dira. Kontuan hartu behar dira tokian tokiko lan eta plangintzan.

twitter


twitter

Txepetxen 1987ko eskema ekarri du hitzaldira Erizek, eta galdera ikur handi bat ezarri du irudi honetan Motibazioa dagoen lekuan... Beharbada ez dela alorren arteko trasbase hori hain argi gertatzen.

twitter

Xabier Erize eta Iñaki Martinez de Luna

twitter

Irekieran, autoritateak. Mikel Irizar Topagunearen presidentea, ezker-eskuin Josune Ariztondo BFAko Kultura diputatua eta Patxi Baztarrika EJko Hizkuntza Politikarako sailburuordea dituela.

twitter

Bukatu da goizeko saioa. Arratsaldekoan ezin du hemen jarraitu Luistxok, baina ea beste oihartzun batzuetatik jarraitzerik badugun Hiztunpolis liburuaren ingurukoa. Printza batzuekin hau eguneratzen saiatuko gara.

Topaldiari buruz

Topaldia zuzenean streaming bidez ikusi nahi? Live streaming video by Ustream Euskaltzaleen Topaguneak antolatu duen XI. jardunaldia edo Topaldia, urtarrilaren 30ean izango da, Durangoko Elkartegian (Landako erakustazokaren ondoan). Hizkuntzarekiko motibazioa oinarri hartuta, geure ardura pertsonal eta kolektiboa aktibatzeko bidean kokatzea da helburua. Horretarako motibazioaren eta barnebiltzen dituen kontzeptuen defizinioa zehaztuko da lehendabizi, eta zenbait kasu...

http://topaldia.wordpress.com

twitter

Durangoko Landako zentroan, aretoa beteta, laster hasiko da hau.

twitter

Erantzun

Sartu

Blogbizi

Zuzenekoen jarraipena

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: