Teknologia albisteak

LibreCon 2014, negozio eta teknologia irekien konferentzia Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-21 : 15:28

Euskadiko software libre eta ezaguera irekien enpresen ESLE elkarteak antolatuta, datorren azaroaren 11n eta 12an LibreCon 2014 ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. ESLEk antolatu duen bi eguneko ekitaldian 2.000 profesional, 500 enpresa eta erakunde, eta 120 ponente baino gehiagoren parte hartzea espero da.

LibreCon 2014 teknologia libreak, berrikuntza eta ekintzailetzaren bitartez, negozio eta enplegu sorrera gizarteko sektore guztietan bultzatzea du helburu nagusitzat. Ohiko ereduaren aurrean, berreskurapen ekonomikoan burua jarriz, teknologia irekiak lehiakortasunaren motor gisa hartzen dira Librecon-en.

Momentuz, ez dakigu ondo zergaitik euskaratu gabe, lau ardatz nagusitan - industria, merkataritza, finantzak eta hezkuntza - oinarritutako egitaraua prest da.  Formato ezberdineko 5 areto eta lau eremutan banatzen da LIBRECON ekitaldia.

    • Hitzaldi aretoak: Eredu onak, “keynote”-ak eta hitzaldiak hiru areto nagusitetan izango dira: “Red hat aretoa”, “Open aretoa” eta “Tech Space” aretoa.
    • Business Txokoa: ESLEko enpresak gidatutako espazioa, non nagusiki teknologia libreak, berrikuntza, proiektuen aurkezpena, networking-a eta negozio sormena izango den helburu.
    • Ekintzailetza Txokoa: eremu honetan aukera ezin hobea izango da talentua aprobetxatzeko eta giza erronkei eta LibreConeko estrategia lerroei zuzenduriko merkatuari erantzuna emateko.
    • Erakustoki eremua: LibreCon 2014-eko ekitaldiaren eremua nagusia da. 2.200m2 izango ditu eta espazio berritzaile eta irekia bezala sortu da, LibreCon 2014ren Open Technologies, Open Business, Open Innovation delakoak lekua izango duten. Teknologia, berrikuntza eta balore irekiena isla dena. Beste enpresa batzuekin batera, CodeSyntax bertan izango da

Inoiz estatuan antolatutako teknologia irekiei buruzko konferentziarik garrantzitsuena izatea espero dugu eta Open Technologies delakoetan oinarritutako soluzioak eskaintzen dituzten era guztietako enpresa, erakunde eta profesionalen presentzia nabarmena espero da.

Gure ustetan, Teknologia irekiak, orokorrean, eta Software Librea, bereziki, enpresa eta erakundeentzat aukera erreala eta lehiakorra suposatzen dute gaur egun. Zentzu horretan enpresa, erakunde edo lurraldeei garai latz hauetan hain beharrezkoak diren lehiakortasuna, aurrezpen ekonomikoa eta tokiko garapena eskaintzen dizkie.

Erantzun

Sartu