Teknologia albisteak

Wattio enpresako Telmo Sexmilo, azken Betor hitzaldian

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-17 : 09:49
Aspaldian geroz eta gehiago entzuten ari gara Gauzen Interneta (IoT, Internet of Things) kontzeptua. Sarera konekatuta dauden sentsore eta aparailuengan eragina eduki dezakegu distantziara gure telefonoa erabiliz. Negozio handia dago honen guzti honen atzean, Google-ek Nest erosteko erabilitako dirutzan ikus daitekeen moduan.

Sektore honetan lanean dabilen Wattio enpresako Telmo Sexmilo izango dugun hizlari azken Betorrean. Zure etxea apur bat adimentsuagoa izan dadin zerbitzuak eskaintzen dituzte Wattiok: termostatoa mugikor bidez kontrolatu, argi-indarraren gastua aztertu edota etxeko segurtasuna distantziara kontrolatu.

Wattioren merkaturatze estrategiaz hitz egingo digu Telmok baita ere. Crowdfunding kanpaina batekin hasi ziren eta gaur egun brikolaje saltoki handietan edota Amazonen aurkitu ditzakegu (AEBra horrela eman dute jauzia).

Noiz eta non

  • Azaroak 5, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan.
  • Orona eraikina, 9E aretoa (Galarreta - Hernani)

Programa

  • 18:30 – 19:00 Telmo Sexmiloren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
  • 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.

Izen ematea eta informazio gehiago

Aurreko Betor hitzaldiak

Lehenago antolatu ditugun hitzaldien inguruko informazio apur bat gehiago:

  1. Txomin Jauregi eta Deskontu.com
  2. Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com
  3. Iruri Knörr eta Ideateca
  4. Javier Etxebeste eta Nestoria
  5. Nagore Guarretxena eta Akting
  6. Haritz Rodriguez eta BlogOnBrands
  7. Ana Malagon eta Goio Telletxea, La Personnalite
  8. Xabier de la Maza eta Pantori
  9. Iurgi Arginzoniz, Fon eta Gramofon

Erantzun

Sartu