Xabier de la Maza asteazken honetako Betor hitzaldian
2013-11-11 12:32
Sarri entzuten dugu ekoizle eta merkatari txikiek Interneten saldu beharra daukatela. Baina, badakizu nolako lana dagoen ecommerce baten atzean? Aukera paregabea daukazu Interneten saltzeak suposatzen duena ezagutzeko asteazken arratsaldean. Xabier de la Mazak Pantoriri buruz hitz egingo digu, tripontziaren despentsa. Nola sortu zuten, zer ikasi duten orain arte, zein pausu emango dituzten etorkizunean.
Noiz eta non
- Azaroak 13, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan.
- Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)
Programa
- 18:30 – 19:00 Xabier de la Mazaren hitzaldia, Luistxo Fernandezek moderatua.
- 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.
Izen ematea eta informazio gehiago
- Izen-ematea: Enpresa Digitalaren webgunean.
- Ekitaldiaren Facebook-eko hitzorduan.
- Antolatzaileak: Miramon Enpresa Digitala, Berria eta CodeSyntax.
Aurreko Betor hitzaldiak
Zortzigarrren Betor topaketa izango da asteazkenekoa. Ondorengo estekek aurrekoak nolakoak izan ziren esango dizute:
Erantzunak kargatzen...