Teknologia albisteak

Euskal kantuen gau eta eguneko hari musikal etengabean, Ruper da nagusi

Erabiltzailearen aurpegia
2013-12-24 : 13:59
Gaur da Euskal Kantuen Gaua ETB1en, Gabon Gauean ohikoa den bezala. Ospetsu eta erdi-ospetsuak izango dira kantari, ohi bezala. Izpiritu alai honekin bat eginez, Ruper Detektagailuaren beste emaitza bat aurkeztu nahi dizuegu: hilabete oso bateko EITB Irratiaren kantuak zenbatu eta gorde ditugu. Horra emaitza. Bai, gure bulegoko sektore eusnob-enen susmoak egiaztatu dira: Ruper Ordorikanganako lerratzea argia da.
2013ko azaroko datuak dira, baina ez dira egun eta ordu guzti-guztiak neurtu (arrazoi esoterikoak direla medio). Baina lagina aski adierazgarria iruditzen zaigu, eta hauxe duzue, beraz, azaro osoko emaitza, bakoitzaren zenbat kantu eman dituen EITB Irratiak:

  1. ORDORIKA RUPER    86    
  2. LERTXUNDI BENITO    75    
  3. BEATLES    59    
  4. OSKORRI    57    
  5. ITOIZ    54    
  6. LETE XABIER    47    
  7. DOOLITTLE ELIZA    45    
  8. IMANOL    43    
  9. DUNCAN DHU    39    
  10. URDANGARIN MIKEL    39    

Euskal klasikoen indarra argi dago. Zer egiten du hor Eliza Doolittlek? ba ez dakigu. Akaso Euskal Herrian egon zen jotzen? Zerrendako beste batzuk aktuazioengatik ageri direla susmatzen dugu (Manic Street Preachers, adibidez). Beatles-i dagokienez, 1963ko azaroan irten zen haien lehen disko luzea, eta agian horregatik dago hor.

Analisi zehatzagoak egin nahi dituzuenentzat, hemen dituzue:
Eta hau egiteko erabilitako tresna, Ruper Detector, Github-en topatuko duzue:
Inplementazioa hemen:
Ea ba! Ondo igaro gaurko gaua, Gabon zoriontsuak denoi eta urte berri on!

(irudia, Asier Sarasua, meme moduko hartatik...)



Erantzun

Sartu