Betor hitzaldia: Haritz Rodriguez eta 'Blog on Brands'
2013-05-13 14:39
Interneteko euskal komunitate honetan ezaguna da Haritz Rodriguez, Xuriken, batez ere 2007 urtearen bueltan sortu zuen Euskaltuberi esker. Gerora proiektu propioetan murgildu zen, bideogintza eta bidaiak jorratuz bereziki, Barking Blogs agentzia abian jarririk. Enpresa honen baitan sortu du Blog on Brands, markek blogariekin duten harremana sistematizatu eta estandarizatzea helburu duen proiektua.
Noiz eta non
- Maiatzak 15, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan.
- Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)
- Berria.info-k streaming bidez emango du.
Programa
- 18:00 – 18:45 Haritz Rodriguezen hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
- 18:45 – 19:15 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.
Izen ematea eta informazio gehiago
- Izen-ematea: Enpresa Digitalaren webgunean.
- Ekitaldiaren Facebook-eko hitzorduan.
- Antolatzaileak: Miramon Enpresa Digitala, Berria eta CodeSyntax.
Aurreko Betor hitzaldiak
Agian kuriositatea izango duzu aurreko hitzaldiak nolakoak izan diren jakiteko. Hemen laburpenak:
Erantzunak kargatzen...