Ana Malagon eta Goio Telletxea aste honetako Betor jardunaldian hizlari
2013-10-07 18:42
Sarean proiektu bati ekitean zaindu beharreko lehen pausuez hitz egingo digute La Personnalite enpresako Ana Malagonek eta Goio Telletxeak hitzaldi batean, etzi asteazkenez, Donostian, 18.30etan. Estrategia, informazioaren arkitektura, erabiltzailearen esperientzia edota diseinua bezalako kontzeptuez jardungo dute zazpigarren Betor hitzaldian.
Noiz eta non
- Urriak 9, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan.
- Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)
Programa
- 18:30 – 19:00 Ana Malagon eta Goio Telletxearen hitzaldia, Luistxo Fernandezek moderatua.
- 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.
Izen ematea eta informazio gehiago
- Izen-ematea: Enpresa Digitalaren webgunean.
- Ekitaldiaren Facebook-eko hitzorduan.
- Antolatzaileak: Miramon Enpresa Digitala, Berria eta CodeSyntax.
Aurreko Betor hitzaldiak
Aurreko hitzaldiak nolakoak izan diren jakiteak lagunduko dizu agian Goio eta Anaren honetara etortzeko erabakia hartzen:
Erantzunak kargatzen...