Teknologia albisteak

Azpitituluak Euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia

Azpitituluak.com: Azpidatzien karga-deskarga, filmak jatorrizko bertsioan eta euskaraz disfrutatzeko.

Erabiltzailearen jarduna

3

Joker streaming zerbitzua, euskarazko azpidatziekin

2014-10-30 : 08:28

Interneten sortu den streaming-zerbitzu berri bat da Joker.org: Torrent fitxategietatik zuzeneko streaming-a egiten duen zerbitzua da. Aurkitu torrent jakin bat, bertan itsatsi, eta zure ordenagailuan ikusi ahal izango duzu ikus-entzunezkoa. Azpitituluen aukera ere badu, eta sisteman euskara ageri ez den arren, fitxategia "eskuz igota" oso erraza da euskaratutako filma ikustea. Adibide bat ilustratu dugu artikulu honetan, La Grande Bellezza filmarekin.

Lance Armstrongen gezurra, dokumental euskaratua

2014-07-04 : 10:03

Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrak gezur handia antolatu zuen minbizitik bizirik irten ondoren, eta bere ahal guztiekin defendatu zuen, harik eta 2013ko urtarrilaren 13an aitortu zuen arte. The Armstrong Lie dokumentalak modu dramatikoan azaltzen ditu gezurraren nondik norakoak, Armstrongek berak baimena eman baitzion Alex Gibney dokumental egile estatubatuarrari insider gisa jarraitzeko 2009ko Tourra (lau urte geldirik egonda Armstrongek 40 urterekin egin zuena) eta nahi adina aldiz txirrindularia elkarrizketatzeko. Emaitza, ikusgarria bezain interesgarria. Eta orain euskaraz, azpitituluekin.

Euskaratutako 500 film luze izatera iritsi da azpitituluen gure katalogoa (telesailak, laburrak eta ...

2014-04-24 : 10:45

Euskaratutako 500 film luze izatera iritsi da azpitituluen gure katalogoa (telesailak, laburrak eta erdimetraiak ere badaude aparte).

http://azpitituluak.com/euskaraz/deskargatuenak#more

Printze Txikia deritzon erabiltzaileak gehitu du 500.a, Frozen, Disneyren animazio filma, Oscarra irabazi zuena.

http://azpitituluak.com/euskaraz/1398194481

"Aslan da, 11 urte ditu. Bere bizi-istorioa inork ere ez daki. Kartoizko kutxa batean aurkitu zuten ...

2014-03-25 : 10:39

"Aslan da, 11 urte ditu. Bere bizi-istorioa inork ere ez daki. Kartoizko kutxa batean aurkitu zuten gau hotz batean. Soldadu errusiarrek sexu-abusuak egin zizkioten. Hadizhat-ek uste dut Aslan errusiarra dela, baina Aslanek txetxeniarra eta musulmana izan nahi du."

Aslan eta Hadizhat txetxenieraz mintzo dira dokumental honetan: Malenkoniaren 3 Gelak http://azpitituluak.com/euskaraz/1395431481

1

"Hil eta bizi: hor dolua", zine zikloa euskaraz Bilbon

2014-03-23 : 10:47

EHUn zine foruma izango da datozen egunetan, euskaraz. Zikloaren gaia: "Hil eta bizi: hor dolua". Bilboko Bizkaia Aretoan 18.00etan izango dira emanaldiak, doan; gero solasaldiak.

2

Hogeita bat film animaziozkoak, euskaratuta

2014-03-06 : 10:24

Jendea lan handia egiten ari da pelikulen azpidatziak euskaratzen, Azpitituluak.com webgunean ikus daitekeen bezala. Orain arte itzulitako film gehienak helduentzakoak izan dira, baina dagoeneko badago sorta eder bat, animaziozko filmez osatua, gehienak publiko gazteari begira egindakoak.

1

Film mutu baten emanaldia, pianojoleak musika zuzenean inprobisatuz

2013-11-29 : 11:13

Ostiral honetan, azaroak 29, ariketa polita egingo da Astigarragako Musika Eskolan (Gipuzkoa). 1925eko film mutu bat emango dute, zuzeneko musikarekin, eta azpitituluak (dakizuenez, errotuloak izaten dira film zahar hauetan) euskaraz izango dira. 18:30etan da zita Astigarragako Musika Eskolan, doan. Josetxo Fernandez de Ortegak joko du pianoa, inprobisatzen antza, filma ematen duten bitartean.

2

Berdintasuna zine emanaldietan: azpititulu bikoitzak (noizbait egin beharko da ba!)

2013-11-20 : 10:57

Aste honetan Donostian ikus daitekeen zine-ziklo bat. Autore angloa da (Vincent Sherman), baina filmak gaztelaniaz emango dituzte salbu eta bat, ingelesez: gaztelaniazko azpitituluekin, hori bai. Normala da egoera hau 2013. urtean, herrialde ofizialki elebidun batean? Ez. Bada garaia norbait saia dadin herrialde elebidunetan egiten den metodoarekin: atzerriko zinea bertsio originalean, azpititulu bikoitzak, bi hizkuntzatan.

Marketinak bultzatutako atzerriko produktu mediatikoak kontsumitu? Bai!

2013-10-31 : 09:50

Bai, noski! Baina, ahal bada, euskaraz gozatuz! Horixe Azpitituluak.com-en funtsa eta horregatik diogu, beraz, HALLOWEEN BAI! (euskal tradizioa ere bada Animen Gaua, gainera). Etxean geratzekotan, film batzuk gomendatuko dizkizuegu jarraian.

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››