“Hau ez da dopinaren inguruko istorio bat, boterearen ingurukoa baizik”, horixe dio kazetari batek dokumentalean bertan. Eta ez zaio arrazoirik falta. Beste inork baino hobeto, Armstrongek maisuki eragiten zituen boterearen hariak eta bere bizitzaren kontakizuna, hainbesteraino ze dokumentalaren egilea hainbat aldiz agertuko da etsita, Armstrongek berari esandako gezurrak direla-eta.
Liluragarria da Lance Armstrongen nortasuna, bere gorabehera guztiekin, baita Michele Ferrari mediku italiarrarena ere, orain arte beti ilunean. Eta zer esanik ez, Hein Verbruggen 1991tik 2005era UCIko presidente izan zenarena.
Euskaldunak ere agertzen dira dokumentalean (Joseba Beloki, Iban Mayo, Haimar Zubeldia eta 2009an Pirinioetan ibili ziren txirrinduzale mordoa), baina batez ere zentratzen da AEBek XX. mende bukaeran eta XXI. hasieran izan zuen txirrindulari belaunaldian, Lance Armstrong buru zela.
Dopina, boterea, etika, ankerkeria, negozioa eta txirrindularitzarekiko maitasuna. Horra, laburbilduta, dokumental bikain honen gaiak.
Erantzun
Sartu