Azpitituluak.com: Azpidatzien karga-deskarga, filmak jatorrizko bertsioan eta euskaraz disfrutatzeko.
Sariak oso banatuta egon dira. Mad Max izan da sarituena (6 sari, baina "txikietakoak"), Gonzalez Iñarrituk irabazi du zuzendari onenarena (The Revenant) baina Spotlight-ek filmik onenarena. Brie Larson (Room) eta DiCaprio (The Revenant) aktorerik onenak. The Danish Girl-ek ere aktore laguntzaile baten saria eraman duelarik, dagoeneko Azpitituluak.com-en euskaraz dauzkagun filmekin palmarestxo polita lortu dugula esan dezakegu.
Gaur osatu dute lantegi batean Roy Batty izeneko erreplikantea, Nexus 6 modelo bat, kolonietan borrokatzeko prestatua. Bueno, horixe izango zen baldin eta Blade Runner filmak egiazko 'denbora-lerro' bat izan balu.
Roy Batty erreplikantearen hitzak dira honakoak: C-izpiak ikusi ditut diz-diz iluntasunean, Tannhäuserko atean... Euskaratua dago, bai, zinearen historiaren parte den monologo labur eta eder hori: http://azpitituluak.com/euskaraz/1232278282
Bai, gaur da eguna, 2015eko urriak 21. Back to the Future trilogian, Delorean bidaiari etorkizunera iristen den unea.
Auto eta patin hegalariak kalean, eta faxak etxe guztietan. Tira, film hori ez dugu euskaraz, baina trilogiaren hasiera bikaina bai: http://azpitituluak.com/euskaraz/1354552417
Azken asteetako ekarpen batzuei esker, osatua geratu da Star Wars-eko lehen trilogia klasikoa, Azpitituluak.com webgunean. Azpidatzi hauek baino lehenago, arkeologia teknologikoko lana egina zegoen audio bertsioak berreskuratzeko.
Euskadi Irratiko Amarauna saiorako prestaturiko interbentzio batetik, hona zenbait film eta produkturen erreferentzia. Film edo liburuetako fantasian agertutakoak, gaur egun produktu teknologikoen marka-izenak direnak. Hiru adibidez zehatzekin: Nexus, Palantir, eta Soylent.
Duela egun batzuk, Charly sinatzen duen internauta euskaldun batek aurkikuntza bitxi bat egin zuen Emulen: euskarazko hainbat azpititulu, film klasikoenak. Azpitituluak.com-en bitartez altxor bitxi hori partekatzea erabaki du Charlyk. Ba, eskerrik asko aizu!
Gaur ostirala, hilak 5, 18:30-tan Astigarragako Musika Eskolan euskarazko azpitituluekin aurkeztuko dugu Peter Pan, 1924ko klasikoa. Zine mutuko saio hau, Josetxo Fernandez de Ortega pianojoleak musikatuko du inprobisazio lanetan bere trebetasun aparta erakutsiz. Azpitituluak Blanki Soraluzek osatu ditu eta Jon Malagonek berrikusi ditu: http://azpitituluak.com/euskaraz/1417558968