Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Hil eta bizi: hor dolua", zine zikloa euskaraz Bilbon

Azpitituluak Euskaraz
2014-03-21 14:47
EHUn zine foruma izango da datozen egunetan, euskaraz. Zikloaren gaia: "Hil eta bizi: hor dolua". Bilboko Bizkaia Aretoan 18.00etan izango dira emanaldiak, doan; gero solasaldiak.
Emango dituzten filmak:
  • Martxoak 27: Monsieur Lazhar. Quebec. Jatorrizko bertsioa frantsesez, Euskaraz azpidatzia.
  • Apirilak 3: Amaren Eskuak. Euskal Herria, 95 min. Mireia Gabilondo zuzendariarekin. 
  • Apirilak 10: Aulki Hutsak. Euskal Herria, 52 min. Iñaki Peña zuzendariarekin. 
Hona ekarri dugu aipagarria iruditu zaigulako azpitituluen itzulpen boluntario bat erakunde eta areto horretara, EHUren Abando Ibarrako Bizkaia aretora, iristea :-)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu