Teknologia albisteak

Azpitituluak Euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia

Azpitituluak.com: Azpidatzien karga-deskarga, filmak jatorrizko bertsioan eta euskaraz disfrutatzeko.

Erabiltzailearen jarduna

Black Mirror, Reality TV kontzeptuaren inguruko muturreko fikzioak

2013-03-11 : 10:45

Black Mirror (Ispilu Beltza) telebista britainiarreko telesail bat da. Bi denboraldi eman dituzte, guztira 6 atal, istorio independenteak denak. Bi atal euskaratuta daude orain Azpitituluak Euskaraz webgunean, ea besteekin animatzen den beste boluntariorik. Merezi duen telesail bat da.

6.000 azpidatzi deskargatu dira Azpitituluak.com-etik aurten

2012-12-31 : 10:48

Urte oparoa izan da 2012 azpitituluon zaletuontzat. Azpitituluak.com-en kontaketak egin ditugu, eta ikusi dugu 145 film gehitu diraela gure biltegira. Gehienak luzeak, baina laburren batzuk ere bai, eta horietann asko estreinaldi freskoak izan dira. Telesailen alorrean, Game of Thrones-eko 2. denboraldia osorik igo da, eta lagun batzuek Big Bang Theory-ko 6.arekin dihardute.

1

Allen Ginsberg-en Ulua, Harkaitz Canoren ahotsean

2012-10-30 : 09:50

20. mendeko poema famatuenetako bat, Allen Ginsberg-en Howl, Ulua. Bere garaian Harkaitz Canok itzuli zituen bere lehen 3 parteak. Aurten, 2010ean egindako film baten azpitituluak euskaratzeko, 4. partea ere itzuli zuen Canok. Eta orain, poema osoa Xerezaderen Artxiboa podcasterako errezitatu du. Hemen podcast-aren minutu pare bat, Cano irakurtzen hasten den unetik hasita.

2

Bollywoodeko filmetan euskaƱolez egingo balute bezala da

2012-06-28 : 20:14

Indiako film batek Azpitituluak.com-eko katalogotxoan egon behar zuela erabaki, eta hauxe hautatu zuen webmasterrak, Zindagi Na Milegi Dobara, Euskal Herria agertzen baita (Sanferminak). Animatzen zaituztegu jaitsi eta euskaraz disfrutatzera. Hizkuntzaren aldetik agian euskaldunoi deigarria egongo zaigun gauza bat ere badu film honek: fijatu zaitezte nola nahasten diren hindiera eta ingelesa, naturaltasun osoz; ematen du normaltzat hartuko luketela Indian euskañolez egitea film batean, kasu paralelo bat jartzeagatik.

 

2012-06-28 : 20:00

2012-06-28 : 19:58

‹‹ Hurrengoak