Teknologia albisteak
2

Hogeita bat film animaziozkoak, euskaratuta

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-06 : 10:24

Jendea lan handia egiten ari da pelikulen azpidatziak euskaratzen, Azpitituluak.com webgunean ikus daitekeen bezala. Orain arte itzulitako film gehienak helduentzakoak izan dira, baina dagoeneko badago sorta eder bat, animaziozko filmez osatua, gehienak publiko gazteari begira egindakoak.

Animazioko film hauetako gehienak (9) Pixar faktoriak sortuak dira. Ghibli etxe japoniarrarenak ere (5) kontuan hartzekoak dira. Baita Disney (2) eta beste ekoiztetxe batzuetakoak  ere. Guraso eta irakasle euskaldunek material egokia dute hemen denbora-pasa eta hizkuntzak lantzeko.

Hauek dira une honetan Azpitituluak.com webgunean euskaratuta dauden animaziozko filmak:

Film hauen artean Wall-E da beteranoena Azpitituluak.com webgunean, Luistxok 2008an euskaratu baitzuen. Azkena igotzen, berriz, Mulan izan da, aste honetan bertan igoa.

Animazioko labur batzuk ere badaude, gainera, eta hauetan guztiz aipagarria eta gomendagarria bat bai behintzat: Logorama (Oscarra jaso zuen). Mini-atalen telesail euskaratu bat ere badago, Arzak Rhapsody (36 deskarga).

Erantzunak

2014-03-07 : 13:06

Lan bikaina egiten ari zarete azpitituluekin. Zorionak! Guk oraingoz ezin dugu erabili, baina umeek ganoraz irakurtzen ikasten dutenean, ziur baietz!

2014-06-11 : 16:23

Zerrenda hau argitaratu genuenetik, animaziozko film interesgarri gehiago ere kargatu dira gure webgunera:

- Frozen (Disney): http://azpitituluak.com/euskaraz/1398194481

- Fantasia eta Bambi Disneyren 1940 hamarkadako klasikoak http://azpitituluak.com/euskaraz/1396364766 / http://azpitituluak.com/euskaraz/1402493253

- Totoro (Ghibli) - http://azpitituluak.com/euskaraz/1396771174

- Yellow Submarine, Beatles-en harribitxia - http://azpitituluak.com/euskaraz/1396029258

Era barean, aipua merezi dute duela 10 bat urte Dreamworks etxeak egiten zuen animazio nahiko onaren bi adibide hauek:

- Sinbad, zazpi itasoetako alegia http://azpitituluak.com/euskaraz/1233009736

- Spirit zaldiarena http://azpitituluak.com/euskaraz/1232279114

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu