Marketinak bultzatutako atzerriko produktu mediatikoak kontsumitu? Bai!
2013-10-31 09:47
Bai, noski! Baina, ahal bada, euskaraz gozatuz! Horixe Azpitituluak.com-en funtsa eta horregatik diogu, beraz, HALLOWEEN BAI! (euskal tradizioa ere bada Animen Gaua, gainera). Etxean geratzekotan, film batzuk gomendatuko dizkizuegu jarraian.
Beldurra pasatzekoak:
- Child's Play (Chucky kopinarena)
- The Shining (Jack Nicholson aizkorarekin)
"Izua" komatxo artean, eta irribarrea:
- Rocky Horror Picture Show (trans-musikala)
- Edorta Eskuartazi. Gabonetarako super-egokia bereziki, baina gaurko gauez ere bai, eta edozein gautan egia esanda.
- Ed Wood. Aurrekoa bezala Tim Burton / Johnny Depp bikote kreatiboarena. Mozorroak eta munstroak, eta adiskidetasuna.
- E.T. Extralurtarra. Ez da generokoa, baina Halloween eguna ere agertzen denez...
Erantzunak kargatzen...