Teknologia albisteak

adm.euskaraz.taldea

Erabiltzailearen artikuluak

Nortasun agiri berria: zaharrak berri

2015-06-21 : 09:14

Ekainaren 16an Espainiako nortasun agiri berria ematen hasi ziren. Nafarroan, zaharrak berri: Ezin da ele bietan eman, nahiz eta 2001. urtetik ele bitan ematen diren Euskal Autonomia Erkidegoan, Galizian, Katalunian, Valentzian eta Balear Uharteetan.

3/33 Balearretan eta ETB3 Nafarroan

2015-05-16 : 09:05

Joan den apirileko itzalaldi digitalarengatik, katalanezko marrazki bizidunen 3/33 katea eta katalanezko berrien 3/24 kanala itzali egin ziren Balear Uharteetan. Nafarroan ere berdintsu gabiltza...

Euskarazko izena ez da ofiziala eremu mistoko udalerri guztietan

2015-05-06 : 12:56

Barañain, Etxarri, Ezkabarte, Goñerri, Lezaun, Lizoainibar-Arriasgoiti,  Olaibar, Txulapain, Zizur zendea eta Ollaran dira Nafarroako eremu mistoan euskarazko izena ofizial bihurtu ez duten udalerriak. Gure taldeak uste du euskarazko izenak finkatzea garrantzitsua dela eta horretarako izenak ofizial egitea beharrezkoa da. Gainera, hortik aurrera ikusgarritasuna irabazten dute.

Iruñeko Udalak ez du argitu nahi zer eginen duen sanferminetan kartelekin.

2015-04-30 : 09:56

Gure taldeak ere jakin nahi du nola jarriko dituen kartelak hurrengo sanferminetan. Ea erantzuten duen!

Nafarroako Museoan Aste Santuko haurrentzako tailerrak, erdara hutsean

2015-04-10 : 08:13

Nafarroako Gobernuak 1956. urtean eraiki zuen Nafarroako Museoaren gaurko egoitza. Iruñeko Alde Zaharreko Santo Domingoko aldapan dago. Aste Santuaren ondoko aste honetan haurrentzako tailerrak antolatu ditu Museoak, modu ludiko, didaktiko eta sortzailean kultur ondarea hurbiltzeko, 5 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta. Tailer horiek erdara hutsean antolatu ditu, D ereduko haur multzoa Iruñerrian nahiko handia den arren.

Ongi etorria Vianan: Hizkuntz politika berri baten seinale?

2015-04-01 : 08:26

“Ongi etorri” hitzak, euskaraz, agertzen dira kartel honetan, A-12 autobian, Errioxaren eta Nafarroaren arteko mugan (Vianan). Lehenbiziko aldia da, Iruñetik hegoaldera.

Nafarroa osoa eremu "ez euskalduna" bihurtuta.

2015-03-24 : 08:44

Hauxe da ondorioa: Nafarroako Gobernuak lanpostuak Nafarroa osorako ateratzen dituenez, hizkuntz eremuak alboratzen ditu. Hau poza! Euskalgintzaren aspaldiko aldarrikapena. Arazoa da hizkuntz eremuak alboratuta, Nafarroa osoa eremu “ez euskalduna” bihurtzen duela.

Iruñeko Udalak errekurtsoa jarrita dauka pasealeku baten izena berriz ere gaztelania hutsean paratzeko.

2015-03-13 : 09:03

‘Azaroaren 25a’ pazealekua, gaur egun ele bitan, berriz ere gaztelania hutsean jarri nahi du. ‘Paseo 25 de noviembre - Azaroaren 25a pasealekua’. Horrela idatzita daude dagoeneko pasealekuko bi kartelak. Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2015eko otsaillaren 5eko Probidentzia batean, 10 eguneko epea eman zion Iruñeko Udalari, 2014ko abuztuaren 21eko Ebazpena betetzeko.

Ingelesa, alemana eta frantsesa, euskararen gainetik lekualdatze lehiaketa batean.

2015-03-03 : 12:29

Honela Nafarroako Gobernuak prestigio guztia kentzen dio euskarari, Nafarroako hizkuntzari. Eta pausoak eman ordez Administrazioak euskarazko zerbitzua eman dezan, irudi du atzerriko hizkuntzetan eman nahi duela zerbitzua, bereziki ingelesez. Nafarroako Arartekoaren gomendioaren aurka, gainera.

Larunbat honetan Donostiara, euskararen aldeko neurriak hartu dituzten udalen alde.

2015-02-27 : 08:37

Administrazioan Euskaraz Taldeak euskaldun jendea eta euskaltzale guztiak deitzen ditu Donostiara joateko. Argi utzi behar dugu euskara bazterrekoa bihurtzeko asmo ororen aurka gaudela eta euskararen aldeko neurriak hartu dituzten udalen atzean gaudela, beren jarduna txalotu eta bultzatzeko prest.

Gipuzkoak Seaskari diruz laguntzea epaileek baliogabetuta.

2015-02-19 : 15:34

Frantziako Estatuak euskarazko irakaskuntza ez du antolatzen eta gizarte ekimenak ito egin nahi ditu. Hala ere, ez da zilegi Ipar Euskal Herriko euskaldunei diru-laguntza ematea (nazioarteko lankidetzako proiektuetarako, ordea, bai, elkartasunaren izenean).

Sanferminetako kartelak kritikatu ditu Nafarroako Arartekoak

2015-01-13 : 10:32

Iruñeko Udalari gogorarazi dio euskararen eta gaztelaniaren tratamendu-berdintasunari buruzko arauari lotu behar zaiola, eta hurrengo San Fermin jaietara begira jarri beharreko kartelak arau horretara egokitzen direla zaintzea gomendatu dio.

Iruñeko Eguberrietako programazioan, hutsuneak

2015-01-02 : 17:24

Hitzaldiak, haurrendako ingurumen-lantegiak, eskulan-lantegiak, haurrentzako sukaldaritza-lantegiak, hip-hop lantegia, sare sozialei buruzko lantegia, zumba-lantegia, beste lantegiak, magia, bisita gidatuak eta hiriko kanpamentuak erdara hutsean antolatu ditu.

"El ferrocarril del Plazaola" eta "La Ciudadela de Pamplona" liburuak euskaraz ere argitaratuko omen dira.

2014-12-20 : 10:28

Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2014ko azaroaren 5eko Ebazpenean onartu zuen hori, gaiaren inguruan ezabaidatu gabe. Hain zuzen ere, Iruñeko Udala bera izan zen helegitearen aurrean amore ematea erabaki zuena.

20.000 euro alferrik, Iruñeko Euskalgintzaz irri egiteko.

2014-12-10 : 10:22

Iruñeko Euskalgintzarekin lotutako akordioa zen. Diru hori gastatu egin du (hein batean bederen), baina lotsarik gabe erabili du Iruñeko Euskalgintzaz farre egiteko (eta bide batez, hiritar euskaldunoz eta diruaren erabilera zuzena nahi duten hiritar guztiez).

Uharte Arakilgo Euskararen Ordenantza hein batean deuseztatua.

2014-11-29 : 09:28

Nafarroako Administrazio Auzitegiak eremu euskaldunean euskaraz bizitzeko nahiaren aurka euskaraz eta gaztelaniaz bizitzeko agindu dio. Bai, gaztelania inposatzen da, beraz.

Euskal Herria, Euskaltzaindiaren arabera.

2014-11-19 : 19:16

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena. Euskaltzaindiak Abadiñon 2004ko uztailaren 23an onartua.

1

Pelikulak euskaraz ikusi nahi ditugu!

2014-11-10 : 10:41

Zerbaitek huts egiten du etengabe euskarazko filmekin. Katalanak aspaldi ohartu ziren hedabideek eta, besteak beste, filmek hizkuntza normalizatzeko duten garrantziaz, eta berengandik ikas genezake:

1

Larragako eta Agoizko Euskararen Ordenantzak

2014-11-04 : 10:16

Agoitzek eta Larragak badute orain Euskararen Ordenantza. Larragako Udaleko Euskararen Ordenantza 2014ko abuztuaren 29an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Eremu “ez euskaldun” deitutakoan bigarrena da, Metautengo Udalekoaren ondoren. Ez dago zalantzarik: Aurrekari moduan izugarrizko garrantzia du Larragako Euskararen Ordenantzak.

Ingelesak erabakiko du, beharrezkoa ez den arren.

2014-11-02 : 10:28

Bukatu da Ogasuneko kudeatzaile izateko oposizioa; orain ingelesak erabakiko du nor gelditzen eta joaten den. 30 lagun inguruk salatu dute euskararen bazterketa oposizoetan, ingelesaren froga egiten zen tokian. AETek eta LABek deitua zen elkarretaratzea.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››