Teknologia albisteak
1

Larragako eta Agoizko Euskararen Ordenantzak

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-03 : 23:28

Agoitzek eta Larragak badute orain Euskararen Ordenantza. Larragako Udaleko Euskararen Ordenantza 2014ko abuztuaren 29an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Eremu “ez euskaldun” deitutakoan bigarrena da, Metautengo Udalekoaren ondoren. Ez dago zalantzarik: Aurrekari moduan izugarrizko garrantzia du Larragako Euskararen Ordenantzak.

Oro har, eremu mistoko Ordenantzarik onenen ereduari jarraitu dio: Elebitasuna bere adierazpideetan, lanpostu batzuetan euskara jakitea eskatuko da eta gainontzekoetan meritua izanen da, zerbitzuen kontratazioan Ordenantzaren hizkuntz irizpideak aplikatuko dira, Larragako Euskararen Kontseiluak Ordenantzaren aplikazioa kontrolatuko du... Euskara meritua denean portzentaia ez zehaztea da hutsune bakarra.

Ez dago zalantzarik: Aurrekari moduan izugarrizko garrantzia du.

Agoitzen ere Euskararen Ordenantza onartu dute. Eremu mistoko Ordenantzen moldean egina izan arren, xehetasun asko arautu ditu, borondate baten seinale. Adibidez, lanpostuetan euskara jakitea eskatzen ez denean, meritu moduan puntuatuko zaio, % 10eko balioarekin.

Agian motz geratu da telebistan, bideo dokumentuetan eta irratian euskararen denbora gutxienez % 30 jartzearekin, baina, oro har, eskertzeko moduko Ordenantza da. Agoizko Udaleko Euskararen Ordenantza 2014ko irailaren 4an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Administrazioan Euskaraz Taldeak Euskararen Ordenantza ez duten Udalei Ordenantza onartzea eskatzen die; hori bai, euskararen eta euskaldunon aldeko irizpide zabalekin.

Erantzunak

2014-11-05 : 01:51

zorionak

Erantzun

Sartu