Teknologia albisteak

adm.euskaraz.taldea

Erabiltzailearen artikuluak

”El ferrocarril del Plazaola" eta "La Ciudadela de Pamplona" liburuak euskaraz ere argitaratu beharko lituzke Iruñeko Udalak.

2014-10-10 : 01:19

Hiritar baten eskaerari isiltasun administratiboa eman ondoren, Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabaki beharko du ea euskaraz argitaratzeko modukoak diren.

"25 de noviembre" esaldia elebiduna omen denez, Iruñeko Udalak errekurritu du Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Ebazpena.

2014-10-06 : 00:19

Iruñeko Udalak administrazio aferetarako Auzitegira jo du Ebazpenaren aurka. Dagoeneko 228/14 prozedura arrunta abian dago. Toponimoa da izen hori, bere ustez.

”25 de noviembre" Pasealekuko kartela elebidun jarri beharko dute.

2014-09-28 : 08:56

Nafarroako Administrazio Auzitegiak adierazi du hori ez dela Erdi Aroko toponimo bat, baizik eta Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1999ko abenduaren 17an ezarria eta guztiz itzulgarria planetako hizkuntza guztietara. “25 de noviembre” gaztelania ez bada, hala dirudi, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren arabera.

San Pedroko bibliotekako kartelak elebidun jarri behar dituzte.

2014-09-12 : 23:57

Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2014ko abuztuaren 1ean erabakita: Liburutegi horretako errotulu, plaka eta kartelak ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz) jartzeko agindu dio Iruñeko Udalari (20 baino gehiago dira).

Oposizioak Nafarroan: Ingelesak %10; euskarak %0

2014-09-05 : 08:20

Administrazioan Euskaraz Taldeak elkarretaratzea egin du gaur goizean Nafarroako Unibertsitate Publikoan. EHEko, EILASeko eta LABeko kideak ere agertu dira, 20 lagun biltzeraino.

Iruñeko Udalak udan antolatutako kultur ekitaldietan euskaldunok baztertuta.

2014-08-20 : 08:57

Udan Iruñeko euskaldunok oporretara joaten gara, Iruñetik kanpora. Beraz, hiria utzi dugunez, ez da beharrezkoa udako kultur programazioan euskaraz zerbait antolatzea. Horixe pentsatzen du Iruñeko Udalak, bere praktikan horrela islatzen baita.

"Lur anitza", euskararik gabe.

2014-08-13 : 09:27

Uztailaren 23an eta abuztuaren 5ean Cintruénigo eta Viana inguruetako euskaltzaleak eta Administrazioan Euskaraz taldeko kideak bildu ginen Nafarroako mugetan, ongietorria emateko dauden kartelak salatzeko.

Iruñeko Udalaren prebarikazioa, karteletan.

2014-07-19 : 11:00

Lan asko San Ferminetarako. Antza denez, gehiegi, lan hori behar bezala egiteko. Kartel guzti-guztietan urratu du Euskararen Ordenantzaren arau berria.

PSN-PSOEk Iruñeko euskalgintzarekiko enpatia galdu du

2014-07-01 : 10:53

PSN-PSOEk bere izaera erakutsi du: UPN eta “Diario de Navarra”-ren aurrean menpekotasun psikologiko erabatekoa.

Pilotako finalean, ETBren aldarrikapena.

2014-06-30 : 09:55

Administrazioan Euskaraz Taldeak bultzatutako ekintzaren bidez (pankarta baten erakusketa), Donostiako Atano III frontoian, pilotako buruz buruko finalean, Nafarroan ETBren egoera salatu dugu.

Pilotako finala, ETB eta Navarra TVren lehia desleiala.

2014-06-27 : 10:53

Igande honetan Nafarroako etxe askotan ezin izanen da buruz buruko finala ikusi, eta hala izanen da Nafarroako Gobernuak ahal duen guzia egiten duelako Nafarroan ETB ez dadin LTD bidez ikusi.

Nafarroan ETB ikusi nahi dugu!

2014-06-17 : 18:45

Administrazioan Euskaraz Taldeak elkarretaratze honen bidez agerian utzi nahi izan du Nafarroan euskarazko hedabide publikoak hartu ahal izatea oraindik konpondu gabeko afera dela eta irtenbidea behar duela.

1

ETB ikusi nahi dugu!

2014-06-04 : 11:42

Euskarazko hedabide publikoak Nafarroan ikusi ahal izateko, Administrazioan Euskaraz Taldeak elkarretaratze baterako deia egiten du:  Elkarretaratzea ekainaren 14an izanen da, larunbatarekin, eguerdiko ordu batean, Iruñeko Udal plazan.

Zizur Nagusiko udaleko plantillan, planteamendu herabea euskararekiko

2014-03-10 : 13:36

Administrazioan Euskaraz taldeak Zizurko Udalak Euskararen Ordenantzan sartutako aldaketa baloratu nahi du. Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantzan Eranskina sartu zuen, bertan lanpostuen hizkuntz eskakizunak zehazteko. 2014ko otsailaren 5ean argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Oro har, filosofia herabea erakutsi zuen jende euskaldunarekiko.

Metautengo Udaleko Euskararen Ordenantza: lehenengoa, eremu "ez euskaldunean"

2013-10-08 : 12:04

Metautengo Udaleko Euskararen Ordenantza ez da ausarta izateagatik historiara pasatuko, baina bai eremu “ez euskaldun”-eko lehenengoa izateagatik. Bidea ireki du eta espero dezagun eremu horretan Ordenantza gero eta hobeak onartuak izatea.

1

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari kritika

2013-05-27 : 11:54

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea ez da oraindik konturatu Galar Zendea dagoeneko eremu mistoan dagoela. Gure taldeak, deialdi hau salatzearekin batera, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari publikoki gogoratu nahi dio Galar Zendeako egoera juridiko berria onartu behar duela eta horren aurrean behar diren neurriak hartu behar dituela.

‹‹ Hurrengoak