Teknologia albisteak

Ingelesak erabakiko du, beharrezkoa ez den arren.

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-31 : 20:58
Bukatu da Ogasuneko kudeatzaile izateko oposizioa; orain ingelesak erabakiko du nor gelditzen eta joaten den. 30 lagun inguruk salatu dute euskararen bazterketa oposizoetan, ingelesaren froga egiten zen tokian. AETek eta LABek deitua zen elkarretaratzea.

Bukatu da Ogasuneko kudeatzaile izateko oposizioa; orain ingelesak erabakiko du nor gelditzen eta joaten den.

Azterketa guztiak bukatu dira, eta orain ingeleseko proba “borondatezko” batek markatuko du desberdintasuna: proba horretan lortzen diren puntuen arabera, batzuk sartu eta beste batzuk kanpora joanen dira.

Ingelesa ez da behar lanpostu horretan aritzeko, ez da jaso plantilla organikoko profilean, ez da Nafarroako hizkuntza propioa, Nafarroan inork ez du eskatzen Administrazioak zerbitzuak ingelesez eman ditzala... eta, hala ere, A eta B mailako oposizioetan ingelesa baloratzen da eta euskara ez, sistematikoki. Hala da 2489/2009 Ebazpena eman zenetik.

Kasu honetan, LAB sindikatuak errekurtsoa jarri zuen horren kontra, baina ez du erantzunik jaso.

Nafarroako Gobernuak ingelesa erabiltzen du euskararen kontra Administrazioan, Hezkuntzan egiten duen bezala. Eta, hemendik gutxira, Ogasuneko eta oro har Administrazioko langileak gai izanen dira jendeari arreta ingelesez emateko, baina euskaldunok segituko dugu euskarazko zerbitzurik jaso gabe.

(Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko oposizioa, 2349/2013 Ebazpenaren bidez onetsia, 2013ko azaroaren 18ko NAO).

Erantzun

Sartu