Teknologia albisteak

20.000 euro alferrik, Iruñeko Euskalgintzaz irri egiteko.

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-04 : 23:42
Iruñeko Euskalgintzarekin lotutako akordioa zen. Diru hori gastatu egin du (hein batean bederen), baina lotsarik gabe erabili du Iruñeko Euskalgintzaz farre egiteko (eta bide batez, hiritar euskaldunoz eta diruaren erabilera zuzena nahi duten hiritar guztiez).
20.000 EURO ALFERRIK, IRUÑEKO EUSKALGINTZAZ IRRI EGITEKO.

Iruñeko Udalak 20.000 euroko aurrekontua zuen, aurten, Iruñeko hainbat errotulu ele bietan jartzeko, Euskararen Ordenantza betetzeko: “Iruñeko Udalaren eskumena den hizkuntza-paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izanen dute, eta, horrenbestez, edukia, tamaina eta kontrastea berberak izanen dira bi hizkuntzetan, plaken, seinaleen, kartelen eta hizkuntza-paisaiaren gainontzeko elementuen errotulazioan”.

Iruñeko Euskalgintzarekin lotutako akordioa zen. Diru hori gastatu egin du (hein batean bederen), baina lotsarik gabe erabili du Iruñeko Euskalgintzaz farre egiteko (eta bide batez, hiritar euskaldunoz eta diruaren erabilera zuzena nahi duten hiritar guztiez).

Diru hori honela gastatu da:

-“Calle / kalea Cendea de Iza” plakaren ordez “Calle Cendea de Iza kalea” plaka jarri du (“kalea” hitza tokiz aldatu du, besterik ez).

-“Travesía / zeharkalea Cendea de Iza” plakaren ordez “Travesía Cendea de Iza zeharkalea” plaka jarri du (“zeharkalea” hitza tokiz aldatu du, besterik ez).

-“Calle / kalea Cendea de Galar” plakaren ordez “Calle Cendea de Galar kalea” plaka jarri du (“kalea” hitza tokiz aldatu du, besterik ez).

-“Calle / kalea Cortes de Navarra” plakaren ordez “Calle Cortes de Navarra kalea” plaka jarri du (“kalea” hitza tokiz aldatu du, besterik ez).

-“Calle / kalea Cuenca de Pamplona-Iruña” plakaren ordez “Calle Cuenca de Pamplona-Iruña kalea” plaka jarri du (“kalea” hitza tokiz aldatu du, besterik ez).

-“Calle del Mercado” plaka zaharraren ordez, “Calle Del Mercado kalea” jarri du (“Merkatuko kalea” jarri gabe).

-“Calle Mayor” plaka zaharraren ordez, “Calle Mayor kalea” jarri du (“Kale Nagusia” jarri gabe).

-“Calle de San Francisco / San Frantzizko kalea antigua rúa de las cuchillerías / rúa de las cuchillerías aintzinean” plakaren ordez “Calle San Francisco kalea antigua rúa de las cuchillerías ohia” plaka jarri du (ez du itzuli ez “San Francisco” ez “rúa de las cuchillerías”).

-“Calle de los Descalzos / Descalzos kalea antigua carnicerías viejas / aintzinean carnicerías viejas” plakaren ordez “Calle De los Descalzos kalea antigua carnicerías viejas ohia” plaka jarri du.

-“Avenida de Carlos III el Noble etorbidea (rey de Navarra 1.387-1.425 errege)” plakaren ordez “Avenida Carlos III el Noble etorbidea rey de Navarra (1387-1425) Nafarroako erregea (1387-1425)” plaka jarri du (ez du jarri “Karlos III. Noblearen etorbidea”).

-“Calle de Mercaderes” plaka zaharraren ordez, “Calle Mercaderes kalea” jarri du (aldaketa hau zuzena da).

Nola gasta dezake diru publikoa horrela, “kalea” hitza toki batetik bestera aldatzeko bakarrik? Plaka eta errotulu gehiago dira aldatzekoak 20.000 euro horiekin. Gauzak zuzen egin ditzala eskatzen diogu UPNri.

Argazki batzuk lotura hauetan:

Calle del Mercado:
https://www.facebook.com/photo.php?fbid=667045116745708&set=pb.100003206769221.-2207520000.1417609085.&type=3&theater

Calle Del Mercado kalea:
https://www.facebook.com/photo.php?fbid=667046070078946&set=pb.100003206769221.-2207520000.1417609085.&type=3&theater

Calle kalea Cortes de Navarra:
https://www.facebook.com/photo.php?fbid=669848746465345&set=a.528470447269843.1073741826.100003206769221&type=1&theater

Calle Cortes de Navarra kalea:
https://www.facebook.com/photo.php?fbid=669849179798635&set=a.528470447269843.1073741826.100003206769221&type=1&theater

Calle de San Francisco San Frantzizko kalea:
https://www.facebook.com/photo.php?fbid=669856003131286&set=a.528470447269843.1073741826.100003206769221&type=1&theater

Calle de San Francisco kalea:
https://www.facebook.com/photo.php?fbid=669857983131088&set=a.528470447269843.1073741826.100003206769221&type=1&theater


Erantzun

Sartu