Administrazioan Euskaraz Taldeak euskaldun jendea eta euskaltzale guztiak deitzen ditu Donostiara joateko. Argi utzi behar dugu euskara bazterrekoa bihurtzeko asmo ororen aurka gaudela eta euskararen aldeko neurriak hartu dituzten udalen atzean gaudela, beren jarduna txalotu eta bultzatzeko prest.
Hurrengo larunbatean, otsailak 28, arratsaldeko 5 eta erdietatik aurrera, Donostiako Gipuzkoa Plazatik abiatuko da UEMAk eta Kontseiluak antolatutako manifestazioa, “oztopoen gainetik euskaraz biziko gara” lelopean. Bai Baionako suprefetak Uztaritzeko Udalaren aurka, bai Nafarroako Gobernuak Baztango Udalaren aurka, bai Espainiako Gobernuaren ordezkariak UEMAko herrien aurka auzibideak abiarazi dituzte euskara biziberritzeko neurriak direla eta. Hizkuntz politika burujabea martxan jartzeko ezintasuna agerian geratu da. Administrazioan Euskaraz Taldeak euskaldun jendea eta euskaltzale guztiak deitzen ditu Donostiara joateko. Argi utzi behar dugu euskara bazterrekoa bihurtzeko asmo ororen aurka gaudela eta euskararen aldeko neurriak hartu dituzten udalen atzean gaudela, beren jarduna txalotu eta bultzatzeko prest.
Erantzun
Sartu