Honela Nafarroako Gobernuak prestigio guztia kentzen dio euskarari, Nafarroako hizkuntzari. Eta pausoak eman ordez Administrazioak euskarazko zerbitzua eman dezan, irudi du atzerriko hizkuntzetan eman nahi duela zerbitzua, bereziki ingelesez. Nafarroako Arartekoaren gomendioaren aurka, gainera.
INGELESA, ALEMANA ETA FRANTSESA, EUSKARAREN GAINETIK LEKUALDATZE LEHIAKETA BATEAN. Otsailaren 11n lekualdatze lehiaketa argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboetako erdi mailako teknikari izateko 5 lanpostu huts (B maila) betetzeko. Merezimenduen artean, hizkuntzak jakitea honela baloratuko da: - Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, 2 puntu gehienez bakoitzeko Nafarroa osoan. - Euskaraz jakiteagatik, 0 puntu eremu “ez euskaldunean” (% 0), 1’38 eremu mistoan (% 2’91) eta eremu euskaldunean bakarrik baloratuko da atzerriko hizkuntzak baino gehiago: 2’76 puntu (% 5’66). Honela Nafarroako Gobernuak prestigio guztia kentzen dio euskarari, Nafarroako hizkuntzari. Eta pausoak eman ordez Administrazioak euskarazko zerbitzua eman dezan, irudi du atzerriko hizkuntzetan eman nahi duela zerbitzua, bereziki ingelesez. Nafarroako Arartekoaren gomendioaren aurka, gainera.
Erantzun
Sartu