Teknologia albisteak

Iruñeko Eguberrietako programazioan, hutsuneak

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-02 : 00:53

Hitzaldiak, haurrendako ingurumen-lantegiak, eskulan-lantegiak, haurrentzako sukaldaritza-lantegiak, hip-hop lantegia, sare sozialei buruzko lantegia, zumba-lantegia, beste lantegiak, magia, bisita gidatuak eta hiriko kanpamentuak erdara hutsean antolatu ditu.

Eguberrietako programazioa zenbait jarduerekin bete du Iruñeko Udalak, haurren eta helduen gozamenerako.

Ezin erran da Udala haur euskaldunez atzendu denik, izan ere zenbait pelikula, antzerki eta ipuin kontalari euskaraz programatu baititu.

Ongi dago hori, baina, hala ere, hitzaldiak, haurrendako ingurumen-lantegiak, eskulan-lantegiak, haurrentzako sukaldaritza-lantegiak, hip-hop lantegia, sare sozialei buruzko lantegia, zumba-lantegia, beste lantegiak, magia, bisita gidatuak eta hiriko kanpamentuak erdara hutsean antolatu ditu.

Programazio horren atzean dagoen ikuspegia da euskaldunok ez dugula osoki euskaraz bizi nahi. Beste hitzetan esanda, Iruñeko Udalak euskara bazterreko gauzatzat dauka.

Administrazioan Euskaraz taldeak ikuspegi hori zuzentzeko eskatzen dio Iruñeko Udalari. Ea hurrengo urtean kontuan hartzen duen euskaldunok bizitzako alor guztiak jorratzen ditugula!


Erantzun

Sartu