Gainontzekoei Administrazioan Euskaraz Taldeak eskatu zien euskarazko izena ofizial egiteko prozedurari hasiera emateko. Lehenengo pausoa Nafarroako Gobernuari eskaera hori egitea da, berak ofizialki onar dezan.
Olaibarko eta Ezkabarteko Udalek ez zuten onartu eskaera.
Barañaingo Udalak, ordea, bai. Bidean dago euskarazko izena ofizial egitea.
Etxarri, Goñerri, Lezaun, Lizoainibar-Arriasgoiti, Txulapain eta Zizur zendeako udalek ez zioten eskaerari erantzun.
Gure taldeak uste du euskarazko izenak finkatzea garrantzitsua dela eta horretarako izenak ofizial egitea beharrezkoa da. Gainera, hortik aurrera ikusgarritasuna irabazten dute.
Oraingo agintariek ez diote garrantzirik eman horri. Espero dezagun hauteskundeen ondoren agintari berriek jarrera hori aldatzea.
Erantzun
Sartu