Teknologia albisteak

Gipuzkoak Seaskari diruz laguntzea epaileek baliogabetuta.

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-18 : 23:03
Frantziako Estatuak euskarazko irakaskuntza ez du antolatzen eta gizarte ekimenak ito egin nahi ditu. Hala ere, ez da zilegi Ipar Euskal Herriko euskaldunei diru-laguntza ematea (nazioarteko lankidetzako proiektuetarako, ordea, bai, elkartasunaren izenean).
GIPUZKOAK SEASKARI DIRUZ LAGUNTZEA BALIOGABETU DUTE EPAILEEK, EUSKARA NOLA EDO HALA ITOTZEKO.

Cervantes Institutua erakunde publikoa da. Espainiako Gobernuak sortu zuen 1991n. Gaztelania ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu atzerrian eta kultura espainiarra ere zabaltzen du munduan. 43 estatutako 90 hiritan ditu egoitzak. Jakina, Espainiak bere hizkuntza eta bere kultura zaintzen ditu kanpoan ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bere hizkuntza laguntzen du Gipuzkoatik kanpo. Horrexegatik, 600.000 euro eman zizkion Seaskari, Kanboko Xalbador kolegioa eraberritzeko (Lapurdin).

Euskal Erkidego Autonomoko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du erabaki hori. Ez omen da Aldundiaren eskumena, eta egotzi dio gipuzkoarren interes orokorrari ez jarraitzea. Frantziako Estatuak euskarazko irakaskuntza ez du antolatzen eta gizarte ekimenak ito egin nahi ditu. Hala ere, ez da zilegi Ipar Euskal Herriko euskaldunei diru-laguntza ematea (nazioarteko lankidetzako proiektuetarako, ordea, bai, elkartasunaren izenean). Oso larria da erabakia. Euskaldunok agintari euskaltzaleak aukera ditzakegu, baina gero eskuak lotuta dituzte gure hizkuntza eta kultura babesteko.

Erantzun

Sartu