Teknologia albisteak

Nortasun agiri berria: zaharrak berri

Erabiltzailearen aurpegia
2015-06-19 : 01:14

Ekainaren 16an Espainiako nortasun agiri berria ematen hasi ziren. Nafarroan, zaharrak berri: Ezin da ele bietan eman, nahiz eta 2001. urtetik ele bitan ematen diren Euskal Autonomia Erkidegoan, Galizian, Katalunian, Valentzian eta Balear Uharteetan.

“Nafarroa” forma ere ez da jartzen ahal, euskarazko izena ofiziala ez delako. Iruñekoek “Iruña” eta karrikaren euskarazko izena bakarrik eska ditzakete, hori baimendua dute.

Erantzun

Sartu