Euskaltzaindiaren webgunean argi asko adierazten da zein den "Pamplona" hiriaren euskarazko izena: Iruñea. Euskaltzaindiaren araua da. Hala ere, Nafarroako Gobernuak euskarazko izen ofizial moduan hauxe jarri zuen: "Iruña". Horregatik, "Iruñea" euskarazko izen ofizial izateko eskaera egin dugu.
Nafarroako Gobernuak Haur eta Lehenengo Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan euskarazko eskaintza ziurta dezala Iruñeko auzo guztietan. Iruñeak 13 auzo ditu eta 200.000 biztanle inguru. Euskarazko hezkuntza eskaintzari dagokionez, erabateko garapen desorekatua dauka.
Ederki gaude, ederki gaudenez! UPN botatzeko hainbeste lan, gero Gobernu berriak gauza bera egiteko. Ziur aski, gai identitarioek lehentasunik ez dutenez, horregatik atera da horrela. Deialdietan euskara erabat alboratzea, hori bai lehentasun betikoa.
Ea Nafarroako Gobernuak presio horri eusten dion! Politikoki itsusia dena (Parlamentuari bizkar ematea) onuragarria izan daiteke administrazio onari eta zuzentasunari begira, kasu honetan bezala.
Gure taldeak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio horrelako jokaera aldatzea, Arartekoari emandako erantzuna ikusita garbi baitago UPNren Gobernuaren ildoari jarraitzeko prest dagoela.
Geroa Baik dauka alkatetza maiatzetik, gehiengo osoz. Lesakako herriaren ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartu gabe, gaztelaniaren aldeko jarrera garbia hartu du.
Ez du ezertarako balio Euskararen Ordenantza ona egitea, gero ez bada betetzen. Are larriagoa da afera, Atarrabian talde nagusia eta alkatetza duena EH Bildu dela kontuan hartuta.
Azken boladan irakasleen Lan Eskaintza Publikoa eta IIP (Ingelesa irakasteko Programa) denon ahotan dago. Gure taldeak ere bere iritzia dauka eta Nafarroako Gobernuarentzat eskakizun zerrenda ere bai. Euskararen Legeak, eredua aukeratzerakoan, gurasoen hautua hobesten duela izan dugu kontuan. Baita euskarari Europako hizkuntzen aurrean ematen dion lehentasunezko posizioa ere. Hauek dira 2015eko abenduaren 1ean Nafarroako Gobernuaren Erregistroan sartutako eskaerak.
Irakasleen deialdia bertan behera uzteko mozioa Parlamentuak eztabaidagai duen honetan (Nafarroako Gobernua ataka larrian utz dezakeena), abenduaren 20an joko makiaveliko hori ez zaio Ezkerrari dohainik atera behar!
Modu lotsagabean gaztelaniazko plazetan irakasle elebakarrak irakasle elebidunen atzetik geratzea saihestu nahi dute. Horretarako azterketetan lehia garbia egitea oztopatu nahi dute. Irakasle elebidunei debekatzen zaie aurkeztea, eta kitto.
Parlamentuak deialdia bertan behera uztea eskatu du. UPN, PP, PSN-PSOE eta Ezkerra alderdiei, Ahal Dugu batu zaie eskaera horretan. Alderdi horiek irakasle gaztelaniadun elebakarren alde egiten dute. Plantilla zurruna nahi dute, gurasoen eskaerei moldatzerik izanen ez duena. Hau da, argi eta garbi, nahi dutena: Euskarazko irakaskuntza zabaltzea oztopatu.
Iruñeko Udalak hogeita bat “.eus” domeinu erosi ditu, euskara interneten bultzatzeko. Administrazioan Euskaraz Taldeak Iruñeko Udala zoriondu nahi du, ekintza horregatik, webguneak elebidun egiteko asmoa adierazten duena.
San Pedroko Liburutegiak baditu kartel elebidunak, baina, hala ere, Administrazioan Euskaraz taldeak salatu nahi du afera honen bukaera. Liburutegi publikoaren eskumena udalena da. Horrexegatik, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza aplikatu behar da afera honetan. Hala ere, lankidetza hitzarmen baten bidez, Nafarroako Gobernuak kudeatzen du.
Nafarroako Gobernuari egindako gomendioak hauexek izan ziren: Eremu mistoan, hiritarrek horrela eskatzen badute, informazioa euskaraz eta gazteleraz ematea; hiritarrek eskatzen badute, haginlari euskaldunei buruzko informazioa ematea, informazio hori baldin badu Nafarroako Gobernuak.
Iaz Iruñeko Udalak antolatutako kultur ekitaldietan gaztelania jaun eta jabe izan zen. Aurten berdin gertatzen ari da. Kalean 22 zine emanaldi antolatu ditu: 22ak erdaraz. Mota askotako musika emanaldiak antolatu ditu: Arrakastatsuak & klasikoak, dantza, jazza, fusio-musika, Sabikerando, alternatiboa-indiea, off Ziudadela, bertsionatuz, Haizea alde joaz, Sinfonikoa Nafarroan, Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia eta Pablo Sarasateren ondarea. Iaz bezala, euskarazko musika gonbidatu gabe.
Hauteskundeen ondoren, udal berriak erabaki du amaiera ematea auzi honi. Beraz, plaka horiek behin betiko elebidun izanen dira.
2015eko Asto Masto Saria UGT sindikatuari ematea erabaki zuen Zaldiko Maldiko Elkarteak, ekainean. Euskararen aurka egin duen lagun edo erakunde bati eman ohi zaio sari hori. UGTk ongi merezia irabazi du sari hori, baina afera honetan bera al da saria merezi duen bakarra? Ziur aski, berak baino meritu gehiago egin duenik bada.
Otsagabiko Udalak amore eman du Nafarroako Gobernuaren aurrean eta arrazoi sasijuridikoak onartu ditu.
Iruñeko Euskalgintzak hauxe iragarri nahi du: 466 sinadura horiek aurkeztu zituen amak 2015eko ekainaren 10ean demanda jarri du Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, helburu hori lortzeari begira. Auzi hori irabaztea, ordea, ez da erraza izanen.
2015eko ekainaren 3an, Nafarroako Administrazio Auzitegiak agindu argia eman du: Hilabeteko epea eman dio Iruñeko Udalari 2014ko abuztuaren 1eko ebazpena oso-osorik betetzeko.