Teknologia albisteak

Google Translaten 110 hizkuntza gehiago, pare bat Euskal Herrikoak

Sustatu
2024-07-02 : 12:20

Google Translate sistema automatikoak 110 hizkuntza gehitu zituen joan den astean bere zerrendara. Adimen artifizialaren oinarri diren LLM edo Hizkuntza Eredu Handien teknologia erabili dute hau egiteko, zehazki PaLM 2 delakoa, ohar batean jakinarazi zutenez. Hizkuntza hauen artean, gutxiengotzat jo daitezkeen zenbait komunitaterenak daude, hala nola Tamazight hizkuntza, Mam edo Q'eqchi' Guatemalako hizkuntza mayak, Euskal Herriraino iristen diren erromaniera eta okzitaniera ere; edo garrantzi erregionaleko mundu zabaleko hizkuntzak ere bai, hala nola Afrikako afarera edo Txina hegoaldeko kantonera.

Publizitatea

Hitz zentroaren bi demo sarean euskarazko puntako teknologia probatzeko

Sustatu
2024-06-24 : 09:13

HiTZ Zentroak, EHUko hizkuntza teknologien ikertegi eta Latxa adimen artifizialaren sortzaileak, bi demo edo probatzeko tresna jarri ditu sarean berriki, Hugging Face sistemaren bidez. Batak euskarazko ahotsa transkribatzen du; eta besteak determinatzen du ea testu bat euskarazko C1 maila erdiesteko balio duen. Probatu nahi dituzue? Ekin.

Elhuyarren teknologiek 6 hizkuntzatan itzultzeko, azpititulatzeko, transkribatzeko eta testuak ahots bihurtzeko aukera ematen dute

2024-06-23 : 10:12
  • Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa dira Elhuyarren teknologiek ezagutzen dituzten hizkuntzak.
  • Adimen artifizialean oinarritutako Elia itzultzaile automatikoa, Aditu ahotsa testu bihurtzen duen tresna eta TTS ahotsak gizartearen eskura daude jadanik.
  • Elhuyarren helburua da hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren esparruan gizartean sortzen ari diren erronkei erantzuten jarraitzea.

Uda ikastaroa: Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran

Sustatu
2024-06-21 : 09:48

Irailaren 11n izango da ikastaro interesgarri hau EHUren UIK udako ikastaroetan: Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran. Egun bateko jardunaldia, state of the art egoera jakiteko, euskararentzat funtsezkoa gertatzen ari den teknologia baten alorrean.

Perplexity, adimen artifizialeko bilatzaile nolabait berritzailea

Sustatu
2024-06-19 : 09:09

Internetek dituen garapen / funtzio / negozio lerro desberdinetan, bilaketarena da honezkero 25 urtez lidergo nagusi baten pean finkoena: Google eta bilaketa sinonimoak dira 21. mende honetan. Adimen artifizialeko garapenek Googleren nagusitasun hautsi ote dezaketen entzuten da azken bi urteotan, eta Google bera ere ari da adimen artifiziala sartzen bere bilaketa funtzioetan (hankasartze batzuk tarteko). Hala ere, zaila da irudikatzea nola txat edo berriketa irudimentsu edo/eta adimentsu baten informazioa dakarten URL eta erreferentziak ordeztu ditzaketen... Baina zantzu batzuk hasi dira agertzen, eta Perplexity izeneko enpresa eta sistema iruditzen zaigu, oraingoz, bilaketa adimentsua izan daitekeenaren aurrerapen onena. Bere gorabeherekin, eta, dagoeneko, polemikekin ere.

AA irudien lehiaketa batean tranpa, benetako argazkia aurkeztuta

Sustatu
2024-06-18 : 16:15

Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen sari bat. Iaz, aldiz, kontrakoa gertatu zen: argazki lehiaketa batean irabazi zuen (ia) batek irudi artifizialarekin... 

Adagio AA sistemarekin Egunean Behin-erako galde-erantzunak sortu ditugu automatikoki

2024-06-13 : 11:39

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailaren babesarekin, "Ekaingo Leizetik Adimen Artifizialera" dugu leloa Egunean Behinen denboraldi honetan, eta horri lotutako berritasun bat aurkeztu genuen hasieran, Latxa, adimen artifizialeko ekimen euskalduna, jokalari bat bezala ari baita parte hartzen. Orain, beste nobedade bat aurkezten dugu: adimen artifizialez sortutako galdera sorta gehitu dugu, Adagio AA sistemaren bidez egindako lana.

Hedabideen AAren erabilera etikorako dekalogoa

Sustatu
2024-06-11 : 09:40

Bilboko Elizbarrutiak eta Euskal Kazetarien Elkarteak katalogo bat (12 puntukoa?!) aurkeztu zuten joan den astean agerraldi batean Bilbon. Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera etiko sustatzeko katalogoa deritzo. Testua ekarri dugu hona, jarraian duzue.

Historiarekin mintzatu: "Ongi etorri ontzira! Elkano naiz!"

Sustatu
2024-05-30 : 08:22

Habla con la Historia adimen artifizialeko API ez identifikatu batekin egindako Adimen Artifizialeko (AA) tresna bat da. Irakasle espainiar batek sortu du, bere kasa ematen duenez, eta zera proposatzen dizu, txat adimentsu baten eran elkarrizketa izan AAk gorpuztutako historiako pertsonaia batzuekin. Ustez euskaraz ere funtzionatzen du, pertsonaia batzuekin bai bederen, ez guztiekin, guk konprobatu dugunez.

Scarlett Johansson, Her, Sky eta OpenAi (a ze nahasmena)

Sustatu
2024-05-23 : 08:30

Adimen artifizialaren eta sormenaren arteko euskal polemikatxoa izan dugun bezala, beste bat piztu da irismen globalagoa izan dezakeena: Scarlett Johansson aktorearen eta OpenAI enpresaren artean, ChatGPT-ren ahots zerbitzu berriaren inguruan. Her filmekoa bezalako sistema bat sortu nahi izan du OpenAIk, eta gehiegi hurbildu dira zinemakora, Johanssonen ahotsa baimenik gabe imitatzeraino.

Egunean Behineko zuen taldean Latxa jokatzen ikusi nahi?

2024-05-22 : 08:35

Egunean Behin jokoaren denboraldi honetan, hasieratik Hitz Zentroak sortutako Latxa adimen artifiziala euskalduna jokatzen ari da. Haren emaitza egunero ikus daiteke sailkapen orokorrean eta astekoan, baina aukera ireki dugu orain, jokalarien taldeetan ere sar dadin Latxa. Talde bat kudeatzen duzu eta Latxa ere bertan ikusi nahi duzue? Argibideak jarraian.

Euskal liburu batean adimen artifizialeko ilustrazioak agertzeak polemika eragin du

Sustatu
2024-05-21 : 15:18

‘Euskal Herriko ipuin mitologikoak’ (Eguzkilore Liburuak editorialarekin kaleratu du Aritza Bergara idazleak, eta bere prompt edo ahaleginekin adimen artifizialez sortutako irudiz ilsutratua dator. Liburuaren lehen eskaintza Gara egunkariaren eta Naiz webguneko sustapen batez egin da, eta han jarraitu behar zuen eskaintzak maiatzaren 26a arte. Baina gaur jada desagertu da sustapena bertatik. Motiboa izan liteke polemika eragin duela sare sozial batzuetan adimen artifizialeko ilustrazioak erabili izanak.

GPT4o: Hizkuntza Anitzen Aro Berria

Sustatu
2024-05-14 : 09:29

[OpenAI bere adimen artifizialeko eskaintzako modelo berriena aurkeztu zuen atzo. GPT4o deritzo. ChatGPT txat aplikazioan integratuta dagoenez, euskaraz probatzeko, eskatu diogu berak idatz dezala artikulua gaurko, alfer jaiki garenez, jarraian datorrena, berak idatzi du.]  Teknologiaren arloan, aurrerapen berriak etengabeak dira, eta hizkuntzaren prozesamenduan ere ez da salbuespenik. OpenAI-k garatu duen GPT-4 modeloa, iraultzailea da hizkuntza anitzetan komunikatzeko eta ulertzeko duen gaitasunari dagokionez. Artikulu honetan, GPT-4-ren ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu, bereziki euskara eta beste hizkuntzen tratamenduan duen eragina azpimarratuz.

Latxa adimen artifiziala Egunean Behin jokoan ari da egunero

2024-05-08 : 09:20

Egunean Behin-eko denboraldi berrian, herenegun hasitakoan, jokalari berri bat ari da goizero jokatzen... Latxa! Euskarazko adimen artifizialeko garapen berria aplikazioaren mekanikarekin lotu dute CodeSyntax-eko garatzaileek eta Hitz Zentroko Latxaren arduradunek. Goizero, ardiak esnatzen diren orduan, 10 galderari erantzunez parte hartzen du Latxak. Begiratu sailkapen orokorrean... zuen emaitzaren ondoan, hortxe da Latxa.

Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan

Sustatu
2024-05-08 : 08:19

Gaur dena da "adimen artifiziala" ustez, baina programazio aurreratuaren emaitzak ematen dituen beste teknika bat, duela urte batzuetatik dabilena inguruan, machine learning delakoa da, makinek interakzioarekin ikasten dutenean edo trebatzen direnean. Streaming plataformetan, adibidez, teknika horien bidez egiten dituzte "gomendio" sistemak eta ateratzen dituzte "gustuen" estatistikak. Eta horretaz jakiteko ostegunean hitzaldi interesgarria izango da Donostian: " Machine Learning-aren erabilpena streaming plataformetan (Spotify, Netflix)".

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Adimenez

Adimen artifizialari buruzko Sustatuko albisteen atala da Adimenez. Astero egiten dugun Segura Irratiko eta Twitch kanaleko zuzenekoa ere sarri gai berari buruzkoa da, eta bideo horiek Youtubeko kanal batean jartzen ditugu.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: