Uda ikastaroa: Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran
Irailaren 11n izango da ikastaro interesgarri hau EHUren UIK udako ikastaroetan: Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran. Egun bateko jardunaldia, state of the art egoera jakiteko, euskararentzat funtsezkoa gertatzen ari den teknologia baten alorrean.
Hauxe da egitaraua:
09:15 - 09:25 Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena: Eduardo Apodaka Ostaikoetxea | Euskal Herriko Unibertsitatea - Itzulinguru proiektuaren zuzendaria
09:25 - 10:15. “Itzulinguru proiektuaren ondorio nagusiak “
- Asier Basurto Arruti | Soziolinguistika Klusterra - Itzulinguru proiektuaren koordinatzailea
- Eduardo Apodaka | EHU - Itzulinguru
10:15 - 11:15- “Itzultzaile neuronalaren eragina testuinguru desberdinetan: administrazioa, enpresak, osasun erakundeak, euskaltegiak, ikastetxeak, unibertsitateak eta hedabideak“
- Natalia Elvira García | Osakidetza - Itzultzailea
- Maddi Etxebarria Bilbao | Elhuyar aholkularitza - Hizkuntza aholkularia
- Asier Amezaga Etxebarria | EHU - Irakaslea eta ikerlaria
11:15 - 11:45 Atsedena
11:45 - 12:30 “Itzulpen neuronala eta hizkuntza teknologiak osasungintzaren eremuan“
- Gontzal Lopez Lopez | Osakidetza - Euskara Zerbitzu Korporatiboko burua
- Olatz Perez de Viñaspre Garralda | EHU - Irakasle agregatua
12:30 - 13:15 “Itzulpen neuronala eta hizkuntza teknologiak hezkuntzaren eremuan“
- Beñat Erezuma | Berritzegune Nagusia (Eusko Jaurlaritza-Hezkuntza Saila) - Aholkularia
- Egoitz Etxeandia Romero | AIEDUtech eta Teach For All - Aholkularia eta ikerlaria
- Elia Revuelta Estrada | Uribarri BHI - Zuzendariordea eta Berrikuntza Arduraduna
13:15 - 14:00 “Adimen artifiziala eta hizkuntza teknologiak enpresaren eremuan“. Haizea Rumayor Lazkano | IDEKO zentru teknologia - Datu zientzilaria
15:30 - 17:30 Mahai ingurua: “Zer datorkigu eta nola aurrea hartu?“
- Gorka Labaka Intxauspe | Hitz Zentroa (EHU) - Irakaslea
- Itziar Alkorta Idiakez | EHU - Irakaslea
- Irati Berasategi Aspuru | Media Attack / Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saila - Filosofoa
Erantzunak kargatzen...