Bilboko Elizbarrutiak eta Euskal Kazetarien Elkarteak katalogo bat (12 puntukoa?!) aurkeztu zuten joan den astean agerraldi batean Bilbon. Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera etiko sustatzeko katalogoa deritzo. Testua ekarri dugu hona, jarraian duzue.
Hedabideetan, aukera teknologikoak kontuan hartzeaz eta eremuaren autorregulazio arduratsua sustatzeaz batera, AA giza balioekin, oinarrizko eskubideekin eta kazetaritzako kode deontologikoekin parekatzeak izan behar du AA komunikabideetan erabiltzearen xedea.
Osorik edo zati baten AAren bidez lan dadin edozein edukik europar erakundeetan argitaratutako arauketa eta araudia bete beharko du eta baita informazioaren profesionalek AAz baliatu barik sor tutako edukietarako indarrean diren arau deontologiko eta etikoak ere. Delako arau horiek bat eto rriko dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin, UNESCOk argitaratutako Kazetari-etikarako Nazioarteko Araudiarekin, Kazetari-lanbiderako Europar Araudi Deontologikoarekin, Kazetarien Kolegio Profesionalen Sarerako Araudi Deontologikoarekin eta EKAFerako (Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioa) Araudi Deontologikoarekin.
Konfiantza funtsezkoa da euskarriek AA aukeratzean eta erabiltzean.
Etika eta konfiantza estu lotuta daude. Konfiantza dago edozein teknologiaren atzetik. AAren ar loan, garapen orokorraren zati handi bat erabiltzaileen autorregulazioan oinarritzen da. Hau, aldi berean, AAz baliatuz ematen dien informazioaren hartzaileen konfiantzan oinarritzen da, antzina gabe sarri hautsi delarik, eta giza eskubideetan dituen ondorioetan. Ezinbestekoa da konfiantza ziurtatzea AAren erabileran komunikabideen aldetik eta bere erabilerak gizartearentzako onurak gehitzeko bideak bermatzea. Era berean, informazioa jasotzeko herritarren eskubidea ziurtatu egin behar da. Horri begira garatuko dira puntuok (3tik 11ra).
Ikus-entzuleekin garden eta argi jokatu edukien sorkuntzan AA zenbateraino erabiltzen den azalduz eta ondo zehaztutako mailak ezarriz. Esate baterako:
Ahalik eta giza kontrol eta ikuskapen gehiena izan garrantzizko argitaratze-erabakietan. AA sortzailearen kutxa beltzaren izaerak egiletasuna esleitzea eta egiletzaren arrastoari jarraitzea galarazten duenez, lan-emariaren aldi bakoitzean ahalik eta gardentasun handiena ahalbidera tuko duten konponbide teknikoak arakatu bitarteko hauen erabileraren eraginkortasuna arriskuan jarri gabe. AAk kazetari-irizpidean lagundu egin behar du, ez irizpide hori ordezkatu.
Zibersegurtasun-neurri sendoak hartu AAren sistemetarako sarbideetan eta hauen erabile ran.
AAren erabilerarako ezinbestekoa da sareak erabiltzea (internet, intranet) eta gerta liteke saree tara bidegabe sartzea. AAren sistema gehienak ez daude datuen pribatutasuna babesteko disei natuta eta, horregatik erraz jaso litzake eraso zibernetikoak eta datu-lapurtzea. Faltsutze sakonak (deep fake) dira gaur egun AA eraso-bektore bezala erabiltzeko erarik ezagunenak.
Ikus-entzuleen eta berriemaileen pribatutasuna ahalik eta gehien babesten ahalegindu, be ren-beregi baimenak eskatuz beharrezkoa denean.
Besterik adierazi ezean, ikus-entzuleen erabateko edo zati bateko identifikazioari buruzko da tuak, beren zaletasunak, jokamoldeak, e.a., automatikoki eskuraezin izango dira komunikaziorako enpresentzat eta hirugarren aldeentzat; ezinbestekoa da beren-beregi baimena eskatzea eta, aldi berean, beren-beregi eta egiaztatzeko moduan ematea, datu horietako edozein eskuratu ahal iza teko. Delako datu horiek interesdun hirugarren aldeei emateko edo saltzeko beren-beregi eskatu beharko da beste baimen bat.
Pribatutasuna ez da bakarrik gure datuak pribatuak izatea hirugarren batzuentzat, datu horien kontrola izan behar dugula baizik.
AA, informazioaren kalitatea hobetzeko eta egiaztapenerako bitartekoak garatzeko laguntza bezala erabili, bere mugez jabetuta.
Aginte publikoek, gizarte osoak, ikus-entzuleek, profesionalek eta interesdun alde guztiek kontu handiz jokatu beharko lukete desinformazioaren bultzatzea ekiditeko.
Kazetarien etengabeko heziketa sustatu AAari, bere gaitasun eta arriskuei buruz. Adituen arte ko lankidetza eragin, bilakaera teknologikoari arintasunez eta etikaz egokitu ahal izateko.
Gomendagarria da taldeetan diziplinartekotasuna sustatzea eta, horren bitartez, pentsamoldeen osagarritasuna bilatzea eta teknologiaren erabileraren inguruko ekimen positiboak bultzatzea.
AA sortzailearen erabileraren eraginak etengabe monitorizatu eta ebaluatu. Ikus-entzuleak aintzakotzat hartu eztabaida publikoa eta prozesu demokratikoak bultzatuz, monitorizatuz eta ebaluatuz ustezko kalteak antzeman eta arintzeko.
AAren erabilerak euskarrietan duen eraginari buruzko ikerketa eta mendekotasun gabeko ez tabaida sustatu.
AAren onura eta arriskuei buruzko eztabaida publikoa, gaiaren inguruan informazioa bilduta eta gaiari zorrotz lotuta, sustatzeko konpromisoa hartu. Arloz arloko lankidetza bultzatu, hitzarme nak, guztiontzako estandar berak eta arlo honetan AAren erabilera arduratsuari buruzko jardute hobeak sustatuz, esperientzia kolektibotik ikasita.
Bideak jarri ikus-entzuleek euskarrietan AAz egiten den erabilera eztabaida eta kritika dezaten.
Egokia da euskarriek kontuak emateko eta, beharrezkoa denean, zuzentzeko konpromisoa hartzea.
Dekalogo hau, bizirik den agiritzat hartu behar dugu, hau da, aldian-aldian, AA sortzailearen gaitasunak, kazetaritzan duen erabilera eta bere eraginei buruzko gogoeta etikoa aldatu aha la, berrikusi eta eguneratu egin beharko dugu. Oinarri eta argibide hauen ebaluatze, ikaste eta hobetzerako etengabeko prozesua sustatuko da, profesionalen, adituen eta gizartearen esku-hartzearekin.
Erantzun
Sartu