Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen sari bat. Iaz, aldiz, kontrakoa gertatu zen: argazki lehiaketa batean irabazi zuen (ia) batek irudi artifizialarekin...
Hor goian duzue benetako argazkia, "Flamingone" izenburua jarri zion egileak. Flamenko burugabe bat dela dirudi, baina luma artean du burua gordea hegaztiak, gorputzaren alde ezkutuan. Miles Astrayk Aruba uhartean benetan aterako argazkia omen da, baina 1837 lehiaketako "adimen artifizialeko atalera" aurkeztu zuen, eta apaimahaiaren 3. saria (eta ikusleen bozka bidezko lehena) irabazi zuen bertan. Baina irudia egiazkoa dela jakin da, eta horra eskandalua. Informazio gehiago, hemen.
Artifizialaren, errealaren eta lorpen artistikoaren arteko mugak lausoak direla demostratzeko, iaz gertaturikoa aipa daiteke: juxtu kontrakoa gertatu zen. Benetako argazkien Sony World Photography Awards lehiaketan Boris Eldagsen argazkilariak “The Electrician” irudia aurkeztu zuen... Irabaztekotan egon zen, baina azken unean argazkilariak zintzoago jokatu zuen hartan, eta antolatzaileei jakinarazi zien zer egin zuen, asmo didaktiokoz nonbait. Hortaz, ez zen iragarri garailea berea izan zenik.
Hemen informazioa eta behean, irudia (artifiziala, kontuz!).
Erantzun
Sartu