Adimen artifizialeko aukera gehiago, ohiko albistea sasoi hauetan. Kasu hauetan, Microsoft eta Googleren tresna bana, gauza bat egiten duena: argazki bat eman, eta horrekin abatar hiztun bat sortzen dizute, testu bat irakurriko duen bideo bat. Maila esperimentaleko tresnak omen dira horiek, baina Synthesia enpresa kaletatu berriak jada komertzialki egiten ditu, ustez euskaraz ere bai.
Adimen Artifizialaz asko jarduten dugu, eta bereziki interesatzen zaigu euskaraz gauzak sortzeko tresna batzuek erakusten hasi diren gaitasuna. Eremu horretan multimedia (bideoa, audioa) sorkuntzan ere aurrerakuntzak gertatzen ari dira, eta hemen bildumatu ditugu 2024 hasiera honetako zenbait material.
Adimen artifizialeko esparruko albiste eta nobedadeek ez dute etenik. Txat, berriketa edo testu sorkuntza euskaraz bikain egiten dutenak ere badira (ChatGPT 4.0 bereziki, ordainpekoa), eta berriki entzun dugu Claude 3 Opus ere bikain aritzen dela. Reka Playground da holako beste bat, euskaraz ederto dabilena (32 hizkuntza dakizki), Kaliforniako Reka enpresak atera berri duena. Datu gehigarri bat Rekari buruz: informatikari euskaldunak ari dira en`resa honetako lantalde txikian jo ta sua.
Martxoan aurkeztu genizuen Suno, nola erabil daitekeen musika egiteko baita euskaraz ere. Era honetako kalitatezko adimen artifizialeko lehen zerbitzua zela iruditu zitzaigun, eta agian hala izango da, baina beste bi asmakuntzaren berri izan dugu, Udio eta Sonauto, eta horiekin ere euskarazko piezak egin daitezke. Azken tresnarekin bereziki Xabi Ezpeletak egin duena, ikusgarri eta entzungarria: "Kantu berrikoiak: adimen artifiziala erabiliz sortutako euskal musika traiziolana."
"Adimen Artifizialaren erronkak: teknologiaren garapena eta etika" mintegia egingo da gaur apirilak 16 arratsaldez, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz espazioan (Gipuzkoako Foru jauregian) izango da, arratsaldeko 17.00etan. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, izena emanda (hemendik).
Urtarrilean iragarri zuen Hitz Zentroak Latxa, euskarazko lehen LLM edo hizkuntza eredu handia, adimen artifizialeko ariketak ahalbidetzen dituen tresna. Orain, bere funtzionamenduari buruzko datuak bildu eta argitaratu dituzte. Euskarazko zenbait ariketa planteatuz sistemari, emaitza bikainak eman ditu. Mikel Artetxe adimen artifizialeko adituak laburbildu duenez, "Latxak %60,6 ateratzen du EGAko atarikoetan, ordainpeko ChatGPT onenak baino gehiago. Eta hori ez dugula horretarako entrenatu zuzenean!".
Aberri Egunean adimen artifizialeko tresna batekin zerbait egiten ausartu ginen Sustatun (ereserki absurdo bat, Suno erabilita). Baina ez ginen bakarrak izan, EAEko PPk edo beren hautagaiak (Javier de Andres aurkezten da lehendakarigai apirilaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara), bideogile baten irudiak adimen artifizialeko sorkuntza batzuekin nahastu zituen bideo batean. Batzuen iritziz, geurea barkatua legoke, erabilpen ludiko eta ez profesionala baita (eta dibulgatiboa, Suno nola dabilen erakutsi nahi izan dugu, inongo musikariren lana ordezkatu gabe) baina kontestu profesional batean (horixe delakoan hauteskunde-mezuak zabaltzea) okerra litzateke hori. Balorazio horiez aparte, azter dezagun bideoa.
Otsailean agertu zen Interneten Suno, adimen artifizialeko start-up eta enpresa berri bat. Beste adimen artifizial batzuek irudiak edo testua (ChatGPT) sortzen duten bezala, Sunok musika sortzen du. Ingelesez musikaren deskribapen bat eman, aukeran hitzak ere eta... minutu pare batean sortzen dizu musika. Gaur, Aberri Egunerako, euskal aberriaren ereserki bat egitea erabaki du proba gisa. Hortxe duzue.
Ostegun honetan izango da Beñat Erezuma pedagogo adituak eskainitako Adimen Artifizialari buruzko azken Topagune Birtuala. Aste honetakoan "Adimen artifiziala hezkuntzan: aukerak eta erronkak" izango da gaia.
Jardunaldia martxoaren 20an izango da, Donostiako San Telmo museoan, 18:30etik 20:30era.
Europako Parlamentuak Adimen Artifizialari buruzko lege berri bat onartu du, teknologia honen erabilera arautuz eta etikaz jokatzeko asmoa adieraziz. Europako AA lege berriak gaur, martxoaren 13an, onarpen handia lortu du. Europar Parlamentuan aldeko 523 bozka, aurkako 46 eta 49 abstentzio izan dira. Honek erakusten du legearen aldeko nabarmeneko babesa eta Europar Batasunaren barruan adimen artifizialaren erabilera arautzeko konpromisoa.
Roni Bandiniren aldamenekoak Reggaetoia jartzen zuen egun osoz bere Bluetooth bozgorailuan. Nazkatuta, egoera horri aurre egiteko tresna bat garatu du: Reggaetoia blokeatzeko tresna, Reggaeton Be Gone
Beñat Erezuma hasitako irakasleentzako adimen artifizialeko hiru ataleko ikastaroan (euskaraz noski), hurrengo txanda izango da otsailaren 22an gai honekim: Zein teknologia dago adimen artifizialaren atzean? Ikasketa automatikoa eta sakona. Online izango da Topagune Birtuala, dohainik.