Aurki beteko dira 30 urte (urtarrilaren 12an) Joxemi Zumalabe kazetari eta euskaltzale donostiarra hil zela. Argiako taldean hainbat urtez lan egindakoa, Euskaldunon Egunkariaren sortzaile eta bultzatzaile funtsezkoa izan zen. Egunkaria jaio eta gutxira harrapatu zuen gaixotasunak, eta 42 urterekin hil zen. Zumalabe gogoratzeko, haren lagun talde batek, Susa argitaldariaren eta Armiarma proiektuaren inguruan baturik, ekitaldi sorta antolatu dute.
Hona Joxemi Zumalaberen omenez antolatutako ekintzak.
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan, hiru egunez.
Ostirala, urtarrilak 11. Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoainen, 19:00etan. "Orain gurekin ez zauden arren” ekitaldia (margoa, antzerkia, kantua, bideoa, bertsoa...) Ondoren, kultur pàrkeko eraikin bati Joxemiren izena ipiniko zaio.
Igandea, urtarrilak 13. Omenalditxoa. Larraitzen, 12:00etan; haren errautsak zabaldu, eta oroigarria jarri zen tokian.
Erantzun
Sartu