Teknologia albisteak

Buruntzako gurutze frankista bota dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-18 : 19:28

1939an frankistek Andoaingo Buruntza mendian eraiki zuten gurutzea, altxamendu faxistan hildako frankisten omenekoa, behera bota dute bart gauez. Ernai gazte erakundeak egin du lana, beraiek onartu dutenez.

Aiurri tokiko komunikabideak kazetaria bidali du tontorrera, bideoa egin du, eta argazkiekin dokumentatu nola geratu den gurutzea lurrean (horietako bat artikulu honen ilustrazio. Beheko beste argazkia zutik zegoenekoa da, Wikipediatik aterata.

Itxura batean abenduaren 12an egin zuten gurutzea botatzeko lehen saiakera bat; baina bart gauez material gehiagorekin hornituta lortu dute. Porlanezkoa zen gurutzea, ez zuen erliebe-lanik ez ezer.

Gurutzea Buruntzan jartzea Andoaingo Udalak erabaki zuen 1929an, Falange Española Tradicionalista y de las Jons frankismoak sortutako alderdi faxistak eskatuta. Motibo honekin geratu zen jasoa aktetan: "En memoria de los caídos en esta Santa Cruzada que gracias a Dios y a nuestro invicto Caudillo terminó felizmente" (Gurutzada Santu honetan eroritakoen oroimenez, zeinak amaiera zoriontsua izan duen Jainkoari eta gure Buruzagi garaitu gabeari esker).

Ernai gazte antolakundeak bere gain hartu du gurutzearen eraistea.

Gurutze frankistari buruzko informazio gehiago, Wikipedian eta Aiurrin bertan.

Erantzun

Sartu