Teknologia albisteak

Gaur betetzen dira 40 urte Gure Irratia sortu zela

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-24 : 08:55

1981ean abenduaren 24an, osoki euskaraz emititzen zuen irratia sortu zuten Lapurdin, Gure Irratia. Milafrangan izan zen, Ernest Hirigoien-en etxean Xabier Leteren Nafarroa Arragoa hedatuz hasi zelarik lehen saioa.

Baionan egon ondoan gaur egun Uztaritzetik hedatzen ditu bere emankizunak, ahotsak, irratiak, Euskal Irratiak sareko kide diren beste lankideekin Ipar Euskal Herriko biztanleei euskarazko hedabide bat eskainiz. 40 urteen kari, irratia egin eta egiten dutenei ahotsa eman diete dokumental honetan.

Hor ageri dira esatari eta aitzindari haietariko batzuk, gerora lan egin dutenekin batera: Xipri Arbelbide, Luzien Etxezaharreta, Naroa Gorostiaga, Olatz Idoate, Marga Forestier... 15 minutuko dokumental laburra da, hemen duzue osorik:

Dokumentalaren egilea: Sabina Hourcade / Musika: Giranice

Gure Irratiaren historiaz gehiago, Iparraldeko Hitzaren erreportaia honetan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago