Teknologia albisteak

Erresuma Batuko streaming pirata nagusiak, epaitegiei esker ezagunak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-27 : 12:25

Erresuma Batuan epaitegietara iritsi da Streaming webgune piraten kontrako salaketa inportante bat, zeinean ikus-entzunezkoen handi batzuek (Columbia, Disney, Paramount, Universal, Warner, eta oraintsu Netflix ere) eskatzen ari diren hainbat streaming gune pirata geldiarazteko. Nola salaketa eta prozedura publikoak diren hauek Erresuma Batuko justizian, publiko da non lortu material pirata guzti hori, salatutako guneen zerrenda irekian zabaldu delarik, baita bakoitzaren trafiko estimazioekin, salatzaileen arabera. Epaitegian eskatzen dena da ISP zerbitzuei (Internet konexioa ematen dutenei, hemen Euskaltel edo Guuk bat izangpo zirenak) domeinu horiek blokatzea.

Kasu honetan salatzen diren webguneak ez dira deskargak egitekoak, baizik eta askoz pirateria alferragoa da. Konektatu, eta leiho batean bertan irekitzen zaizu filma. Kasu askotan, ostatatua ere ez dago bertan filma, eta iframe hutsak erakusten dituzte webguneek, leiho bat zeinak deitzen dio edukiari.

Hona blokeatzeko eskatu duten zerbitzu horietako batzuk:

  • 0123movies.net: 1.6 miloi bisita, Erresuma Batukoak %40.
  • 1-2-3movies.com: Udan 7 milioi bisita izan zituen, baina gero jaitsi da.
  • 123moviesfree.love: 14.4 milioitik 7.7ra jaitsi da, eta filmak eta telebistako edukia eman ogi du.
  • flixhq.ru: domeinu errusiar bat, trafiko handiarekin (31 milioi hileko), baina %5 Erresuma Batuan bakarrik.
  • fmovies.co: 8 milioi bisita, Estatu Batuetan omen da popularra bereziki.
  • sflix.to, nahiko gune egiatia, "ez guztiz legezkotzat" aurkezten baitu bere burua. 25 milioi bisita gileanb.
  • soap2day.video, 13 milioi bisitari hilean, eta Indian omen da popularra batez ere, baina bere diseinu ondo pentsatu eta "bigunak" lagundu dio baita Erresuma Batuan zabaltzen (gaurko ilustrazioa webgune horretakoa da).
  • hurawatch.ru: hau ere Errusiakoa, AEB eta EBn ezaguna izateaz gain, Australian ere oso erabilia nonbait.

Torrentfreak.com webguneak beste batzuk ere izendatzen ditu, baina malware banaketarako plataformak izan daitezkeela ohartarazten du, eta ez ditugu hortaz hemen aipatuko.

Erantzun

Sartu