Huhezinema, Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleen artean antolatutako zine jaialdia da eta ikasturte honetakoa 2022ko martxoaren 30etik apirilaren 1a bitarte ospatuko da. Bertara lanak aurkezteko, lehiaketa irekia dago jada, otsailaren 18a bitarte. Aurtengo edizioak ardatz berezi bat du: musika.
Antolatzaileek diotenez, "musika gustuko dugulako eta baita azken urteetako egoerak kulturan izan duen eragina nabarmena izan delako musikaren munduan ere. Horretarako gure diseinuetan musika festibalen estiloa nabarmentzeaz gain, programazioan ere soinuaren erabilera onena sarituko da, eta baita bideoklip onena ere".
Horra, beraz, berritasuna, bideo sorkuntzako lehiaketa honek hirugarren atal bat izanfo duela, bideoklipena, hala geratzen direlarik parte-hartzeko kategoriak:
Bideoklip sail berriane, MU Mondragon Unibertsitateko ikasleek edota profesionalek parte hartu ahal izango dute eta hiru sari izango dira: lehenengo irabazlearentzat 300€, bigarrenarentzat 200€ eta hirugarrenarentzat 100€.
Informazio gehiago, https://huhezinema.eus/
Erantzun
Sartu