
Tolosaldean atzerriko jatorriko merkatari eta ekintzaileen artean Barrutzen proiektua bultzatzen ari dira udaberritik Asmoz Fundazioa eta Topagunea. Helburua da Tolosaldeko euskararen normalizazioan etorkinak integratzea, sektore sozio-ekonomikoan eraginez. Negozio propioetan bazkide edo jabe diren ekintzaileekin lan egitea dute helburu, eta lau protagonistarekin bideoak egin dituzte.
Natura argazkigintzan urtero irudi ikusgarriak ematen dituen lehiaketa bat Audubon Awards delakoa da. AEBetako erakunde ornitologikoa da Audubon delakoa, John James Audubon ornitologoaren izena duena, baina bere lehiaketak irismen lokala badu ere, irudien bilduma ikustekoa da.
Craiyon eta Dall-e Mini tresnekin jardun izan dugun azken asteetan, adimen artifizialeko irudi sorkuntza harrigarrian. Prozesamendu gaitasun murriztuko bertsioak dira horiek Openai enpresaren Dall irudi sortzailearenak. Hain zuzen ere, Beñat Erezuma teknofilo euskaldunak baimena eskatu zuen Dall-2 originala (edo gaitasun handik une honetako bertsioa) erabiltzeko, eta lortutakoan Twitterreko bere jarraitzaileei eskaini die aukera termino bilaketaz irudiak lortzeko. Horietako batzuk dira Oteizaren Azken afariak; Oteiza faltsu bikain batzuk.
Wordle jokoak 2021 amaieratik duen arrakasta kontu ezaguna da. Euskarazko Wordle-Eus bertsioa ere popularra da oso. Egunero hitz bat asmatzeko erronka mota honek hainbat klon eta bertsio ezagutu ditu azken hilabeteotan, eta horietan erabilitakoena Heardle izan da. Kantuen hasierak entzunez asmatu beharrekoa zen kasu honetan. Hain ezagun eta erabilia izan da non Spotifyk erosi duen eta horrekin batera, erabiltzaile gehienen irismenetik desagertu den. Tira, alternatiba partzial batzuk badaude.
Duela aste batzuetako albistea da, baina horra: Jakinek euskal pentsamenduaren digitalizazio proiektuarekin jarraitzen duela, eta azken gehikuntza egin diola horri: Emakume Abertzale Batza (EAB) elkarteko bultzatzaile nagusien testu bilduma egin duela. Hemen dago.
EHUren Udako Ikastaroetan bada Mugaz Gaindiko Ikastaroak deritzon atala, eta horien barruan datorren uztailaren 21 eta 22an Baionan egingo da ikastaro interesgarri bat: Itzulpengintza etengabeko eraldaketa teknologikoan murgilduta. Euskara, gaztelania eta frantsesa izango dira ikastaroko hizkuntzak.
Berriak aurreratu duenez, Netflix-ek euskarazko bikoizketarekin estreinatuko du gaur bere nazioarteko ekoizpen bat, The Sea Beast / Itsasoko Piztia piraten eta itsas-munstroen animazioko abentura. Netflix kontu batekin sartuta, ez dugu ikuskatzeko aukerarik izan oraigoz, baina harpidedunei laster agertuko zaiela uste dugu. Audioa euskaraz izateaz gain, euskarazko azpidatziak ere jarri dizkiote film honi. Azpidatzi horiekin hartu dugu irudia fotograma honetakoa. "Gaur garai berri baten hasiera izango da" (filmaren benetako pasarte baten egiazko azpidatziak dira horiek ;-) )
Euskarazko zenbakien etimologiarako aitzin-euskaran adituek proposatu dituzten formak azaldu ditugu Segura Irratian eta Twitch kanalean, artikulu honetan oinarriturik, eta keinuak Luistxo Fernandezek Twitcherako egiten zituen bitartean, Olatz Etxeberria esatariak deskribatzen zituen aldi berean irratiko entzuleetarako... Nahiko lan!, baina emanaldi animatua suertatu da, ikusi, ikusi...
Koreako Busan hiriak, Nazio Batuek eta Oceanix izeneko enpresa batek Hego Korean flotatzen duen hiri prototipiko bat garatzeko proiektua aurkeztu dute; Oceanix City. Era berean, Maldiva uharteetan Maldives Floating City egitasmoa aurkeztu dute. Apenas garaierarik gabeko uharteak dira Maldivak eta zentzua du, beroketa globalarekin itsasoaren maila goratzen denerako alternatibak pentsatzen joatea.
Oraindik zehaztu gabeko data batean itzuliko da uda ostean Mihiluze lehiaketa telebistara. 21.30etatik aurrera astelehenetik ostegunera emango dute, 21.30etatik aurrera, ETB1en eta baita kanpotik ikusi ahal izateko moduan Eitb.eus-en. "Uda ostean" izango dela iragarri du EITBk, data zehatzik eman barik.
Euskarazko hitzen etimologien alorrean, berreraikitze bidez proposatu diren batzuk bitxiak irudituko zaizkizue agian: euskarazko oinarrizko zenbakien izenak. Eusko Jaurlaritzak 2018an argitaratutako Euskararen Historia liburua, Joseba Lakarra hizkuntzalariak, keinu bidezko kontaketan oinarritutako etimologiak proposatu ditu. Jarraian azalduko ditugu.
Becca Saladin Texasko diseinatzaile grafiko bat da, nabarmendu dena azken hilabeteetan Interneten pertsonaia historikoen irudi ber-haragiztatuak sortzeagatik. Teknika informatiko berrienekin, artelan ezagunetatik ezagutzen ditugun pertsonaoa historikoak irudi errealista bihurtzen ditu. Royalty Now markarekin da ezaguna.
Uztailaren 14an, Eibarkoa UEUren Markeskoako egoitzan, Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa egingo da. Euskara akademikoaren garapena izango da hizpide seigarren topaketa honetan. Orain arte eginikoari begiratu, lorpenak aztertu, eta etorkizunera begira dauzkagun erronkez arituko diru, hainbat adituren ekarpenetatik abiatuta
Eusko Jaurlaritzaren Open Data Euskadi zerbitzu publikoak datu irekien berrerabilpenerako bere 4. lehiaketa abiatu du. Deialdian izena emateko epea zabalik egongo da 2022ko uztailaren 7tik abuztuaren 3arte, biak barne. Bi aukera daude lehiaketan; batetik, garatzaile edo programatzaile informatikoetan pentsatuta (Aplikazio lehiaketa), eta bestetik, datuak berrerabiltzeko ideiak eman nahi dituzten beste eremu profesional batzuetako pertsonentzat (Ideia lehiaketa).
Bind Demo Day 2022 uztailaren 7an izango da Euskalduna Jauregian, Bilbon. SPRI erakundearen bidez antolatzen den Bind 4.0 sustapen prograramaren funtsa da ideia berritzailek dituzten start-up edo enpresa txikiak elkarlotzea premiak dituzten enpresa edo talde handiagoekin. Sustapen programak urteroko deialdiak egiten ditu, baina puntu inportante bat bere egitegian Demo Day edo erakustaldi publikoa da, proiektuak jendaurrean azaltzeko aukera bat.
Adimen artifizialaren inguruan izandako berrikuntzen berri, eta irudiz erakusten bereziki, nola irudigintzan sekulako emaitzak lortzen ari diren makinak. Guztiarekin, zalantzan jartzen dugu makinak kontziente edo sentikor izatea lortu dutenik. Horretaz jardun dugu Segura Irratian eta Twitch kanalean, aste honetan albiste hauek (bat, bi) komentatzen, modako izenekin batera: LaMDA, Dall-e, Craiyon, Parti... Bide batez, artikuluetan ez zegoen irudia ere erakutsi dugu, Joxesaurus Croissanticus ilgoropilez egindako dinosauroarena.
Intriga pixkat zegoen nola hartuko zuen Irungo Udalak gaur San Martzialeko alarde parekidea, baina ohi bezala izan da: alkateak harrera egin dio alarde matxistari, eta muzin parekideari (Arantxa Iraola Berriako kazetariaren kontakizunean ikusia). Kontraste gero eta handiagoa egiten dute Bidasoako alarde matxistek, beste herri batzuetan gertatzen ari denarekin. Atzo, adibidez, emakumezko batek dantzatu zuen lehen aldiz Lekeitioko San Pedro eguneko Kaxarranka. Hala ere, beste joera kezkagarri bat ere nabaritu dute batzuek; emakumezkoek espazioa hartzearekin batera, ekitaldi batzuen feminizazioa eta, ondorioz edo, gizonezkoen desertzioa eta desagerpena.
Duela aste pare bat, Googleko ingeniari bati (Blake Lemoine) atseden derrigorrezkoa eman zioten enpresan, bere eginkizunetako batean tratatzen zuen LaMDA delako makina edo programa adimentsua izateaz gain, kontzientziaz jabetua zegoela sinesteagatik (albistea Berrian). Turing-en testean lartxo sinesteagatik gertatu zaio: makina baten elkarrizketa gizaki batenarengandik ez bada desberdintzen, makina kontziente eta adimentsua delako froga omen. Turingen testa zaharkitua dago, hori da kontua, eta azaltzen saiatuko gara.
Duela egun batzuk Dall-e Mini delako tresnarekin sortutako irudi parrastaren berri eman genizuen. Hainbesteko arrakasta izan du tresnak non domeinu eta izen propio batekin bataiatu duten jada: Craiyon.com // Erabilpen jostarirako da nagusiki, baina ez ahantz atzean indar handiko teknologia bat dagoela, adimen artifizialez irudiak sortzeko gaitasun izugarria lortu dutela makinek. Eta Googlek iragarri berri duen Parti tresna da horren beste adibide bat.