Tolosaldean atzerriko jatorriko merkatari eta ekintzaileen artean Barrutzen proiektua bultzatzen ari dira udaberritik Asmoz Fundazioa eta Topagunea. Helburua da Tolosaldeko euskararen normalizazioan etorkinak integratzea, sektore sozio-ekonomikoan eraginez. Negozio propioetan bazkide edo jabe diren ekintzaileekin lan egitea dute helburu, eta lau protagonistarekin bideoak egin dituzte.
Asmozek eta Topoaguneak zenbait talderen laguntza izan dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan: Galtzaundi Euskara Taldea, Tolosaldea Garatzen, Tolosa&Co, Aitzol euskaltegia, Zutani elkartea, Peñascal Kooperatiba, Tolosako Ana Yurd munduko emakumeen elkarteko proiektu sozialen koordinatzailea, eta Tolosako eta Villabonako udalen
Proiektuan, 28 Kanala telebistako bideo honetan azaltzen denez, lau fase egin dituzte:
Hirugarren fase horren barruan, grabatu dituzten lau bideoak, pertsona hauekin:
Priektuak lau helburu nagusi ditu; euskararen erabilera sustatzea jatorri atzerritarreko ekintzaileen artean, jatorri atzerritarreko herritar ekintzaileen errealitatea eta beharrak ezagutzea, merkataritzan zein ostalaritzan euskara eta digitalizazio euskarriak errazago erabiltzeko baliabideak eskaintzea eta euskal hiztunak hizkuntza aniztasunean sentsibilizatzea.
Erantzun
Sartu