
Googleren jabetzako DeepMind konpainiaren AlphaFold adimen artifizialaren programak, Europako Bioinformatikako Institutuarekin lankidetzan 200 milioi proteina baino gehiagoren 3D egitura iragartzea lortu du. Emaitzak modu irekian zabaldu dira komunitate zientifikoak erabili ditzan.
EITBek eta Amazon Prime Videok hitzarmena izenpetu dute aste honetan, telebista publikoaren ekoizpen batzuk streaming zerbitzua eskaintzen duen Prime plataforman ere zabaltzeko. ETBko euskarazko eta gaztelaniazko edukia izango da Amazon Prime plataforman ikusi ahalko dena. Ez dute zehaztu ea Iparraldean ere ikusi ahalko den, Amazon Primeren Frantziako plataforman.
Hiriak zenbat eta berdeagoak izan, orduan eta hobeto eusten diote tenperaturaren igoerari. Bizi dugun larrialdi klimatiko honetan gero eta nabarmenagoa da gure hirien eredua aldatu egin behar dugula, bizileku berde eta naturalagoak sortuz.
Global Footprint Network Fundazioak urtero kalkulatzen du Overshoot Day delakoa (gainditze-eguna edo mukurutze-eguna euskarara itzuliz gero). Hau da, gizateriak urteko zein egunetan ahitu duen gure planetak urtero sortzen duen baliabide kopuru guztia (ura, elikagaiak, erregaiak...). Aurten errekorra berdindu da: uztailaren 28rako dagoeneko erabili eta kontsumitu ditugu gure planetak aurten sortuko dituen baliabide biologiko guztiak. Hemendik eta Gabonetara bitartean kontsumituko dugun guztia gure planetari eta etorkizunari lapurtzen ari gara eta ez da birsortuko.
Asteburuan hil da Nichelle Nichols aktorea, 89 urte zituela, Silver Cityko (Mexiko Berria) bere etxean. Bere aktore lana, batez ere, Star Trek telesailarekin lotuta egon zen, Nyota Uhura teniente ezaguna izan baitzen 1966-1991 bitartean. Emakumezko beltz batek horrelako paper bat antzezten zuen lehenengo aldia izan zen eta emakume afroamerikarren eskubideen aldeko ikur bilakatu zen Nichols. Uhura tenienteak erakutsi zien afroamerikar gazteenei zurien eskubide berdinak zituztela eta agintera iristeko aukera eta eskubidea zutela.
Oporretan oso urruti joateko aukerarik ez baduzu edo, besterik gabe, Egunean Behineko zale amorratua bazara eta "Zer herri da?" estiloko galderek amorratzen bazaituzte, hementxe duzu denbora-pasarako kanal bat, Youtubeko Magic Live.
Halaxe ondorioztatu du ekainean argitaratu berri den ikerketa batek: azken hamarkadetan gure planetan izan dugun tenperatura-igoera globala ez dela neurri berekoa planetan osoan eta Artikoan beste latitude batzuetan baino 4 aldiz handiagoa dela. Aspaldi ezagutzen den anplifikazio polarraren fenomenoa dago Artikoko igoera bizkorrago horren oinarrian, zeinek erretroalimentazio mekanismo moduan funtzionatzen duen: tenperatura gehitu ahala, tenperatura igoera horren abiadura handitu egiten da.
Ikerbasque Fundazioak nazioarteko deialdia egin du behin-betiko 10 ikertzaile-lanpostu eskainiz. Deialdia datorren irailaren 8an itxiko da.
Atzo hil zen James Lovelock zientzilaria, 103 urte betetzen zituen egunean bertan. Ekologismoaren aitzindarietako bat, Gaia hipotesiaren sortzailea eta aldaketa-klimatikoaren inguruan hitz egin zuen lehenengo ikerlarietako bat izan zen. Bere urtebetetzea ospatzen ari zela hil zen, senidez inguratuta.
Bideojoko berriak gehitu dira gero eta zabalagoa den euskarazko bideojokoen katalogora. Game Erauntsiak jasotzen duen katalogo horretan 3 izen berri gehitu dira azken asteotan eta hona dakarzkizuegu hirurak: GrinGoRun, Arclight Beat eta Kogarashi.
Innobasquek tresna berria argitaratu du bere webgunean: Euskal Autonomia Erkidegoko I+G eta berrikuntza alorreko datuak kontsultatzeko aukera ematen du aurkeztu berri duen baliabide berriari esker.
Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berria hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak. 2022-2023 ikasturtearen bigarren seihilekoan eta 2023-2024 ikasturtean University of California Santa Barbara unibertsitatean emango ditu eskolak. Eskaerak aurkezteko epea datorren astean amaituko da (abuztuak 5). Informaziorako kontaktua: irakurletzak@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 07.
Aste honetan banatu ditutzte 2022ko Toribio Etxebarria sariak, ekintzailetza berritzailea saritzen duten sarien 22. ediziokoak, Bic-Berrilan sustapen erakundeak eta Eibarko Udalak antolatuak. Osasun teknologietako eta material berrietako proiektu banak irabazi dituzte sariak.
IkusguneGasteizko Udalaren LGTBIQ+ behategia da, eta gida interesgarri bat argitaratu du berriki: app baten bidez ligatzekotan hartu daitezkeen prebentzio neurri batzuen ingurukoa. Aholku sorta ez bakarrik da LGTBIQ+ komunitatearentzat erabilgarria, noski.
Majestic izeneko analitika zerbitzuak, SEO zerbitzuekin edo webguneen posizionamenduekin lan egiten duenak, datubase interesgarri bat kaleratu du: munduko milioi bat domeinu inportanteenak. Ondorio interesgarri bat atera dute: horietarik %10 ez daude erabilgarri, hilda daude. Guretzat, beste datu interesgarri batzuk ere bai ikerketan: .eus domeinuen sailkapena.
Zer Non Ikusi (ZNI) webgunea sortu da, Kataluniako Desdelsofa.cat delakoaren eredura, laguntzeko jakiten euskaraz zein film edo telesail ikus daitezkeen plataforma desberdinetan. Oraingoz, bikoiztutako materiala zerrendatu dute, baina asmoa dute euskarazko azpidatziekin ikus daitezkeen ikus-entzunezkoak zerrendatzeko.
Retrogipuzkoa webgune interesgarri bat da, webgune publikotik argazki libreak hartu eta beste modu batean aurkezteko ahalegin bat. Jaime Gómez-Obregón web programatzaile espainiarrak egin du, kontzeptu aproba gisa, GureGipuzkoako funts zehatz bat, Jesus Elosegi funtsa (Aranzadi zientzia elkartearen bidez lizentzia librez Gipuzkoako Foru Aldundiari emana), modu praktikoago batean bilagarri jarriz.
Irudi sorkuntza automatikoaz jardun dugu azken aldian: asteburuan, adibidez, Dall-2 tresnarekin jolasean (OpenAI enpresaren garapen bat), eta duela hilabete batzuk GPT-3 tresnaz ere bai, hau ere OpenAI-rena, zeinak testu sorkuntza ahalbidetzen duen ingelesez. Ba orain halako testu sorkuntzarakoBloom azpiegitura garatu dute, libreki banatu, eta izena emanez gero aprobetarako ireki ere bai. Eta euskarazko testua ere sortzen du.
Scott Duncan bisualizazio grafikoekin lan egiten duen datu-zientzialari eta meteorologo bat da. Azken egunetan Europa Mendebaldean gertatzen ari diren beroaldiko errekorren ikuspegi asko bere ordenagailuan sortuak dira.
Astrografia da teleskopiekin (eta gaur egungo beste teknologia informatikoen laguntzarekin) espazioko gaueko argazkiak egitea. Urtzi Odriozola Sustatu eta CodeSyntax-eko lankideak idatzi izan du honetaz Sustatun, eta orain multimedia atalerako bideoak ere egingo ditu tarteka. Saio honetan Boderen galaxia eta Zigarro galaxia harrapatzen saiatu da astrografia ekipo batekin, ia hasieratik amaiera arte prozesua kontatuz.