Teknologia albisteak

Open Data lehiaketa, datu irekien berrerabilera sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-07-02 : 12:21

Eusko Jaurlaritzaren Open Data Euskadi zerbitzu publikoak datu irekien berrerabilpenerako bere 4. lehiaketa abiatu du. Deialdian izena emateko epea zabalik egongo da 2022ko uztailaren 7tik abuztuaren 3arte, biak barne. Bi aukera daude lehiaketan; batetik, garatzaile edo programatzaile informatikoetan pentsatuta (Aplikazio lehiaketa), eta bestetik, datuak berrerabiltzeko ideiak eman nahi dituzten beste eremu profesional batzuetako pertsonentzat (Ideia lehiaketa).

Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzak antolatzen du Open Data Euskadi zerbitzuaren bidez, baina EAEko hiru foru aldundiek eta hiru hiriburuetako Udalek ere parte hartzen dute. Sari mamitsuak daude 2022ko deialdi honetan:

  • Ideia lehiaketan: Lehen saria: 5000 € / bigarren saria: 3000 €.
  • Aplikazio lehiaketan: Lehen saria: 10000 € / bigarren saria: 8000 €.

Ideia lehiaketaren kasuan, ideia originala aurkeztean datza muina: zerbitzu, ikerketa, bistaratze, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzeko baliagarri izango dena.

Aplikazioen kasuan,  ez da app mugikorren zentzuan bakarrik ulertu behar: zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio bat sortzean datza lehiaketa.

Bi kasuetan, Open Data Euskadiko, edo parte hartzen duten instituzioetako (Foru aldundiak eta udalak) datu-multzo irekiak berrerabiltzea beharrezkoa da.

Informazio zehatzagoa: hemen.

 

Erantzun

Sartu