Teknologia albisteak

Txorien argazkilaritza, Audubon sariak 2022

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-07-17 : 08:43

Natura argazkigintzan urtero irudi ikusgarriak ematen dituen lehiaketa bat Audubon Awards delakoa da. AEBetako erakunde ornitologikoa da Audubon delakoa, John James Audubon ornitologoaren izena duena, baina bere lehiaketak irismen lokala badu ere, irudien bilduma ikustekoa da.

Argazki irabazlea (profesionalen kategorian) behean itsatsitako bi belatz hauena da. Elanus_leucurus belatzak dira, eta guraso bat irakasten ari zaio nola ehizatu hegan hasi berria den besteari (behekoa da gurasoa, eta atzaparretan sagua darama).

Amateurren kategorian, berriz, hemen behekoa, murgil bat bere txitoei arrantzatitakoa jaten ematen. Zehazki Aechmophorus_occidentalis espeziekoak dira txoriak.

Hegazki arruntenak ere irudi ederrak eskaini dezake, bele pare honek erakusten duen bezala:

Era berean, bideoak ere saritu ditu aurten Audubon lehiaketak, hala nola ...:

 

Ikus sariketa honetako 100 argazki honen bilduma, hemen.

Erantzun

Sartu