Teknologia albisteak

Zer Non Ikusi: plataformetako euskarazko ikus-entzunezkoak aurkitzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-07-21 : 08:36

Zer Non Ikusi (ZNI) webgunea sortu da, Kataluniako Desdelsofa.cat delakoaren eredura, laguntzeko jakiten euskaraz zein film edo telesail ikus daitezkeen plataforma desberdinetan. Oraingoz, bikoiztutako materiala zerrendatu dute, baina asmoa dute euskarazko azpidatziekin ikus daitezkeen ikus-entzunezkoak zerrendatzeko.

Azken asteetan lanean aritu dira bilaketak egiten, eta ehun filmen kopurua gainditutakoan publiko egin dute webgunea

Gaurkoz 107 film katalogatu dituzte:

  • Youtube: 7 film
  • EiTB: 53 film (Nahieran plataformaren bidez ikus daitezkeenak, hain zuzen)
  • Filmin: 40 film
  • Amazon Prime Video: 2 film
  • Rakuten TV: 5 film
  • Netflix: 5 film

Goiko aukeretako film zehatzak aurkitzeko, katalogoaren orrira joan, eta plataformaren araberako murrizketa egin menuarekin.

Plataformetan ikus daitezkeenez aparte, zinema aretoetan ikus daitezkeenak ere zerrendatzen dituzte. Film bakoitza informazio fitxa oso batekin dator. Oraingoz ez da esaten bikoizketa / azpidatzi (edo bietan) ikus daitekeen filma, euskarazko audio duten edukietan zentratuz hasi baitira, baina hori ere etorriko dela uste dugu.

Ongi etorri, ZNI. Ikus https://zernonikusi.eus  eta jarraitu Twitteren ere: @zernonikusi

Erantzun

Sartu