Teknologia albisteak

Beroaldia eta beroketa globala, ikaratzeko moduko grafikoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-07-19 : 11:06

Scott Duncan bisualizazio grafikoekin lan egiten duen datu-zientzialari eta meteorologo bat da. Azken egunetan Europa Mendebaldean gertatzen ari diren beroaldiko errekorren ikuspegi asko bere ordenagailuan sortuak dira.

Duncanek mapek (eta atzean dauden datuek) ez bakarrik erakusten digute ekainetik Europan bizi dugun beroaldia neurriz kanpokoa dela guztiz; beroketa globala datu historikoekin baieztatzen dela ere argi dago (eta horretan berdin dio gaur bat-batean 20 gradu jaisten bada hozberoa). Hona kolore argiekin 1880-2020 tartean neurtutako tenperatura ertainen gif bat.

Goian mugitzen doazen datuak, beste ikuspegi estatiko batean, hau ere aski argigarria:

Duncan eskoziarra da eta Londresen bizi da. Hain zuzen ere, Britainia Handian gaur espero da historiako egun beroena. Dagoeneko, bart gauean gau beroenaren erregistro historikoak gainditu dira. Mapa hau ez da Duncanena, baina bere Twittereko kontuan aurkitu dugu:

Azken aldian Scott Duncanek sortutako identifikarrienak hauek dira seguruenik, 40 gradura igarotzean gorritik beltzera egiten duten mapa hauek. 

 

Jarraitu, adorerik baduzu, Scott Duncan:

Scott Duncanek egindakoak zabaldu izan dituen beste bat, Arnaitz Fernandez fisikari eta telebistako meteorologo euskalduna; hau ere Twitterren jarraitzeko modukoa.

Erantzun

Sartu