Testu sorkuntza automatikoarekin Barredromoa ekitaldian (ikus iragarpena eta kronika) Olatz Perez de Viñaspre informatikariak adimen artifizialaren alorrean egindako aurrerakuntzak erakutsi zizkigun, OpenAI GPT3 izeneko tresna batekin egindako jolasak erakutsiz. Segura Irratian eta Twitch bidez esperimentua errepikatzen saiatu gara, eta nahiko ondo irten zaigu. Orain testuzko azalpen bat jarraian.
Olatz Perezek zera egin zuen: Testu sorkuntza ingelesez OpenAI GPT3 erabiliz, gero itzultzaile neuronaletatik pasatuta... baina baita programa informaitko bat egiteko eskatu makinari, eta baleko emaitza eman hark ere. Nola tresna sarean dagoenez eta erregistratuz gero erabil daitekeenez, aproba egin dugu guk ere.
Esaldi bat eman diogu makinari...
Segura Irratia is a Basque radio station that...
Eta berak osatu du:
Segura Irratia is a Basque radio station that can be heard on the Internet, it was created on March 24, 2001, on the initiative of a group of people, including representatives of the association Basta Ya! and the Basque newspaper Gara.
The station, which has an independent editorial line, was created in the wake of the GAL scandal, a clandestine anti-terrorist operation of the Spanish government. It has two types of programming: the first, between 00:00 and 20:00 GMT, is entirely in Basque; the second, between 20:00 and 00:00 GMT, is in Spanish and English.
The programming, which is also available on the Internet, is strictly independent and is not influenced by any political party or institution. The programming includes news, reports, interviews, music, cultural events and entertainment, as well as a wide range of topics related to the Basque Country.
Ikus grafikoki:
Batua.eus itzultzaile automatikotik pasatuta:
Segura Irratia, euskaraz Interneten entzun daitekeen irrati kate bat da, 2001eko martxoaren 24an sortu zen, jende talde baten ekimenez, Basta Ya! Eta Gara euskal egunkarien ordezkariak barne.
Geltokia, editorial independente bat duena, GALeko eskandaluaren itzalean sortu zen, Espainiako Gobernuaren ekintza terroristaren aurkako operazio klandestinoa. Bi programazio-mota ditu: lehena, 00: 00ak eta 20: 00ak bitartean, Euskadin dago erabat; bigarrena, 20: 00ak eta 20: 00ak bitartean, gaztelaniaz eta ingelesez.
Programazioa, Interneten ere eskuragarri dagoena, guztiz independentea da eta ez du inolako alderdi edo erakunde politikoren eraginik. Programazioan albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, musika, ekitaldi kulturalak eta entretenimendua jasotzen dira, baita Euskal Herriari lotutako gai multzo zabala ere.
Perez de Viñasprek ordea, UEUkide batzuen izenekin egin zituen aproba barregarriak, eta baita bere izena sartuz. Horrela jakin genuen Mario Casas aktorearekin ezkondua dagoela, eta umez inguratua (oharra: ez dena sinetsi OpenAI-ko adimen artifizialari).
Probatu nahi baduzue, hementxe: https://beta.openai.com/playground
Erantzun
Sartu