Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berria hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak. 2022-2023 ikasturtearen bigarren seihilekoan eta 2023-2024 ikasturtean University of California Santa Barbara unibertsitatean emango ditu eskolak. Eskaerak aurkezteko epea datorren astean amaituko da (abuztuak 5). Informaziorako kontaktua: irakurletzak@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 07.
Amerikako Estatu Batuetako Santa Barbarako UCSB Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko prozesua irekita dauka Etxepare institutuak.
Betekizunak
Lanpostu honetarako gehienez ere hogeita bi mila eta bostehun euroko aurrekontua dago, beti ere irakurlea iristen den dataren arabera doikuntza egon liteke. 2023-2024 ikasturterako eta ondorengoetarako hogeita bi mila eta bostehun euro (22.500€) izango da.
Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan eta Etxepare Institutuan:
Erantzun
Sartu