Ikerbasque Fundazioak nazioarteko deialdia egin du behin-betiko 10 ikertzaile-lanpostu eskainiz. Deialdia datorren irailaren 8an itxiko da.
Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak behin-betiko 10 lanpostu eskaintzeko deialdia egin berri du. Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta dago eta irekita dago, irailaren 8a arte.
Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago:
Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Gainera, ikertzaileak ikerketa independenteak garatzea eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea espero da, baita ikerketa talde propioak eratzea ere.
Deialdi honen inguruko ezaugarri guztiak eta ebaluazio prozesuei inguruko informazioa hurrengo dokumentuan irakur ditzakezu (ingelesez) eta informazio osagarria Ikerbasqueren webgunean aurkituko duzu.
Erantzun
Sartu