Gaur BILBAO 2005. Cities - Regions World Goi Bilera
2005-11-09 08:11
Egitarauaren arabera gaurkoa aurkezpen eguna baino ez da izango.
Bestelako sareen topaketa eta biltzarrak amaitutzat ematen diren bitartean, egunean zehar Bilbon espero diren 2000 pertsona inguru ailegatu eta Goi-Bilerarako erregistro, izen emateak eta azken orduko egokitzapen lanak egingo dira.
Asia, Amerika, Afrika, Ozeania eta Europa ordezkariak izango ditugu Bilbon eta, dirudienez, Bilboko hotelak topera daude.
Besteak beste, Ibarretxe lehendakariak, Montilla Espainako Industria Ministroak, Abdoulaye Wade Senegaleko presidenteak irekiko dute Bilboko Goi Bilera eta, modan dagoenez, Kofi Annan UNeko idazkari nagusiak eta Viviane Reding Europar Komisarioak aldez aurretik bideoan grabatutako mezuak bidaliko dituzte.
Erantzunak kargatzen...