Gaurkoan gai teknikoak jorratu dituzte Bilbon ospatzen ari diren SIDAR eta W2i topaketetan. Biharkoa, ondorio eta bukaera eguna izango da, eta Solidaritate Digitalaren aldeko Bilboko Goi-Bilerak hartuko du txanda.
Atzoko arazoak konponduta, gaur pasahitzen hasierako "u" hizkia kendu eta, arazorik gabe, Euskaltelen Banda Zabalerako sarbidea izan dugu Euskalduna Jauregian.
Luzea litzateke ponentzia tekniko guztiak azaltzea eta horregatik topaketen webguneetara jotzea gomendatzen dugu.
Dena den, blog batzuetan topaketen berri aurki dezakegu. Adibidez, Ana Núñez-ek SIDAR topaketaren pare bat ponentzia komentatu ditu La Cocteleran:
edo Blog Posible blogean
eta batzutan argazki batek ponentzia bat laburtzen du:
Seguruenez, gehiago ere izango dira. Bestalde, argazki batzuk hemen :
SIDAR topaketan entzule asko zegoelako arratsaldeko tailerrak bitan zatitu eta errepikatu egin dituzte. Hau da, txostenemaileek bi aldiz aurkeztu dituzte ponentziak eta, ondorioz, oso nekatuta bukatu dute ponente askok. Batez ere nekatua ikusi dugu Claudio Segovia argentinarra, jet lag edo ordu aldaketaren eraginez.
Aldiz, w2i topaketetan, jende gutxi zegoelako eta antolakuntza lanak errazteko, hasieran aurreikusitako hiru lan-taldeak (case study panels) batu egin dira eta azkenean bitan geratu dira: konektibitatea landa eremuetan garapen soziekonomikorako eta bizitza kalitatea hobetu hiriguneetan. Interesgarriak biak.
Topaketetan entzundako flash txikiak:
eta askoz gehiago.
Dagoeneko zenbait behin behineko ondorio prest da.
Sustatun kontatu dugunataz aparte, gutxienez euskarazko beste blog bat aurkitu dugu Bilboko SIDAR jardunaldiei buruz hitz egiten: Google eta web irisgarritasuna artikulua, Google Web Posizionamendua blogean.